Ikusi egun honetako albiste gehiago
Gobernuak Nafincori 25 milioi euro baimendu dizkio enpresei bermeak emateko
astelehena, 2010.eko otsailak 22
Sozietate publikoak kopuru hori sozietateak berregituratzera eta salbatzera bideratuko ditu
Nafarroako Gobernuak Navarra de Financiación y Control SA (Nafinco) sozietate publikoari 2010ean bermeak emateko baimena eman dio enpresak berregituratu eta salbatzeko, 25 milioi euro guztira.
Esleipen hori sozietate publikoaren gizarte-objektuaren atala da. Horrez gain, iaztik, Krisiaren aurkako Planaren barruan, hala eskatzen duten enpresa, autonomo eta partikularrentzako bermeak kudeatzen ditu, kredituak eskuratu ahal izateko. Eginkizun zehatz horretarako, Nafarroako Gobernuak 300 milioi euroko ildoa sortu zuen.
Nafinco Nafarroako Gobernuak 1986an sortutako sozietate publikoa da, eta Nafarroako enpresei laguntzea du xede. Krisi ekonomiko-finantzarioaren egoerei aurre egiteko edo gizarte-arazo bereziengatik, industria-ehunaren dibertsifikazioari egindako ekarpenarengatik edo kokapenarengatik nabarmentzen diren enpresetan inbertsioak egiteko finantza-tresna da, enpresen egoera bultzatzeko, arintzeko, berbideratzeko edo leuntzeko, ahal den neurrian.