(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

3,7 milioi € baimendu dira beharrizan bereziak dituzten ikasleak itundutako zentroetan artatzeko  astelehena, 2010.eko otsailak 22

Modu horretan, ikasle guztientzat oro har ezarritako helburuak erdiestea lortu nahi da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Antolamendu, Kalitate eta Berrikuntza zuzendari nagusiari baimena eman dio gaur Foru Komunitateko itundutako zentroei 3,7 milioi euro emateko hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleak artatu ditzaten 2010-2011 ikasturtean.


Ikasleak eskolan

Laguntza hauen bidez, ikasle guztientzat oro har ezarritako helburuak erdiestea lortu nahi da

Nafarroako Gobernuak Antolamendu, Kalitate eta Berrikuntza zuzendari nagusiari baimena eman dio gaur Foru Komunitateko itundutako zentroei 3,7 milioi euro emateko hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleak artatu ditzaten 2010-2011 ikasturtean.

Zenbateko horren bidez, Nafarroako Gobernuak ohiko hezkuntza-artapenaz bestelakoa duten ikasleentzat garapen albait handiena, eta edozein kasutan, ikasle guztientzat oro har ezarritako helburuak lortzeko baliabide materialak eta giza baliabideak bermatu nahi ditu.

Baliabide horiek hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleei bideratuko zaizkie, ikaskuntza-zailtasun bereziak dituztenei, adimen-gaitasun handia dutenei, hezkuntza-sisteman berandu sartu direnei eta baldintza pertsonalengatik edo eskola-historiarengatik arreta berezia behar dutenei. 2009-2010 ikasturtean 600 ikasle inguruk baliabide horien bidez laguntza jaso dute Foru Komunitateko zentro itunduetan.

Datorren ikasturteari begira, Nafarroako Gobernuak deialdi publikoa egingo du. Gehieneko aurrekontua 3,7 milioi euro izango da, eta kopuru horretatik 1,2 milioi aurtengo aurrekontuaren kargura finantzatuko dira, eta 2,5 milioi, 2011ko aurrekontuaren kargura.

Zenbateko hori ezaugarri horiek dituzten ikasleak artatzera bideratutako gelak prestatzeko (30.000 euro) eta pedagogia terapeutikoan eta entzumenean eta hizkuntzan adituak diren irakasleak kontratatzeko erabiliko da, baita zaintzaileak kontratatzeko ere, mugitzeko desgaitasunak dituzten ikasleen kasuan (gainerakoa).

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa