(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Catalán kontseilariak Txileko Espainiako Estadioko 49 gazte hartu ditu, Foru Komunitatera egin duten bidaian osteguna, 2010.eko otsailak 18

Egonaldian Tuterako hirigune historikoa, Murchanteko upategi bat eta Nafarroako Jauregia bisitatu dituzte


Catalán kontseilaria Txileko Espainiako Estadioko gazteekin

Catalán kontseilaria Txileko Espainiako Estadioko 49 gazteekin. ( irudia handitu )

Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko harremanetarako kontseilariak eta Gobernuaren eledunak Murchanteko Príncipe de Viana upategian harrera egin die egunotan Foru Komunitatea bisitatu duten Txileko Espainiako Estadioko 49 gazteei eta lau monitoreei.

Gazteak, 17 eta 19 urte bitarteko 26 gazteak eta 23 neskak, astearte arratsaldean iritsi ziren Nafarrora. Egonaldian Tuterako katedrala eta instalazio termalak, Murchanteko Príncipe de Viana upategia eta Nafarroako Jauregia bisitatu dituzte. Gaur, osteguna, Euskal Autonomia Erkidegorantz abiatu dira, eta ondoren Espainiako eskualde desberdinetara joango dira.

Jarduerak eta bisita gidatuak Nafarroako Gobernuak antolatu ditu Txileko gazteei Foru Komunitateko artea, kultura eta tradizioak ezagutarazteko.

Txileko Espainiako Estadioa kultura-, kirol- eta gizarte-xedeak dituen entitatea da, eta joan den mendearen erdialdean sortu zuen Rufino Melero altsasuarrak. Entitatea Txileko Nafar Zentroarekin estu-estutik lankidetzan aritzen da. Urtero-urtero, otsailean, kultura-ibilbidea egiten du Espainiako eskualdeetatik, hego hemisferioan uda dela aprobetxatuz.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa