Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Sistema horrekin energia gastua %25 murriztuko dute
Kutz kontseilaria Ubarmin klinikara joan da, geotermia bidezko girotze sistema instalatzeko obrak ikustera.
(
irudia handitu
)
Sistema geotermikoa instalatzeko lanak Ubarmin klinikan.
(
irudia handitu
)
Obretan, zehazki, bero ponpa geotermiko bat instalatuko dute; eraikinaren kanpoaldean 45 putzu txiki egingo dituzte (zentroko zerbitzuak ukitu gabe); deposituak, hodiak, elementu hidraulikoak, lotura hidraulikoak eta energia biltzeko eta banatzeko sistemak jarriko dituzte; erradiadoreak ordezkatuko dituzte; eta aurreztutako energia neurtzeko tresneria jarriko dute.
Bisitan, Kutz kontseilariak nabarmendu du energia berriak erabiltzeko aukerak bilatu behar direla, eta energia horiek bat datozela Ubarmin klinikako proiektuarekin, bai arkitektura aldetik, bai ikuspegi funtzionaletik. Halaber, azpimarratu du Osasun Departamentua teknologia eta ikerketa konponbide berriak aurkitzeko apustu handia egin duela.
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.