Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Oraindik indarrean dagoen hitzarmeneko (1998) interes tasa %1,492 UTB da lehen urterako eta %2,242 UTB bigarren urterako eta hurrengoetarako
Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak erabaki du 1995etik 1997ra etxebizitza babestua erosi zutenentzako tasa %3,024koa izatea. Interes tasa horrek 2010eko martxoaren 1etik aurrera izango du eragina.
Datu hori jakinda, onuradunak lasaiago eta seguruago egongo dira, badakitelako gerora zer nolako kuotak ordainduko dituzten.
Horren harian, gogoratu otsailaren 13ko 47/1995 Foru Dekretua medio arautu zituztela finantza erakundeekin elkarlanean adostutako akordioei atxikitako etxebizitza jarduera babesgarrietarako mailegu kualifikatuetako baldintzak. Dekretu horren arabera, mailegu horien urteko interes tasa efektiboa (UTB) bost urtetik bost urtera berrikusi behar da, 1995eko lehen hiruhilekotik hasita, emandako maileguak erabat amortizatu arte.
Gauzak horrela, berrikusitako interes tasak hauek dira, hurrenez hurren: %11 (1995eko hasierako UTB), %4,231 (2000. urtean berrikusitako UTB), %3,024 (2005. urtean berrikusitako UTB) eta %3,024 (2010. urtean berrikusitako UTB).
2010eko martxoaren 1etik aurrerako interes tasa da etxebizitza askea erosteko azken sei hilabeteetan (argitaratutakoetan) kreditu erakundeek eman dituzten hiru urte baino gehiagorako hipoteka maileguen batezbesteko tasaren %90. Tasa berri hori aplikatuko dute, soilik, berrikusitakoan indarrean zegoenaren arteko aldea portzentajezko puntu batekoa bada. Oraingoan, emaitza %2,648 da; aldea, beraz, ez da portzentajezko puntu batera heltzen. Horregatik, interes tasak %3,024koa izaten jarraituko du.
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.