(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Erreinua 2010 Turismo Sarietara proposamenak aurkezteko epea ireki dute asteazkena, 2010.eko otsailak 10

Helburua da Nafarroan turismoaren alde egiten den lana saritzea


Kultura eta Turismo Departamentuak ireki du Nafarroako Erreinua 2010 Turismo Sarietarako proposamenak aurkezteko deialdia. Sariak urtean behin ematen dituzte, Nafarroan turismoaren alde egindako lana aintzateste aldera. Ekimena Kultura eta Turismo Departamentuak sustatzen du eta dagoeneko ireki du proposamenak aurkezteko epea; azkeneko eguna martxoaren 5a izango da.

Aurten, Nafarroako Turismo Kontseiluari kontsulta egin ondoren, 2006an ezarritako kategoriak aldatu dituzte. Turismoaren sektorean gero eta garrantzi handiagoa daukate ikerketak, berrikuntzak eta tresna berriak garatzeak, ohitura eta modalitate turistiko berrietara egokitzeko. Horregatik, kategoria berri bat jarri dute, turismoaren alorrean ikerketak eta berrikuntza teknikoak egiten dituzten enpresak eta teknika horiek aplikatzen dituzten enpresak saritzeko.

Beraz, Nafarroako Erreinua Turismo Sarien sailkapena hau izango da, saritu motaren arabera:
-Toki erakundeak, turismo partzuergoak eta elkarteak.
-Enpresak edo enpresaburu turistikoak, modalitate hauetan:
a) Ostatuak.
b) Jatetxeak.
c) Zerbitzu turistikoak ikertzea, garatzea eta berritzea.

Proposamenak honako hauek egin ditzakete: Nafarroako Turismo Kontseiluan ordezkaritza daukaten erakundeek; Nafarroako Turismo Erregistroan izena emandako elkarteek; Nafarroako Turismo Erregistroan izena emandako sektoreko bost enpresa edo gehiagok; tokiko bost erakundek edo gehiagok; eta 50 lagunek edo gehiagok, nortasun agiriaren zenbakiarekin identifikatuta.

Proposamenak pertsona edo erakunde guztiek izenpetu behar dituzte. Proposamenarekin batera aurkeztu behar dira merituen azalpen arrazoitua eta proposamena bermatzen duten pertsona fisiko edo juridikoen zerrenda. 

Proposamenak zuzendu behar zaizkio Turismo Zuzendaritza Nagusiari, eta aurkeztu behar dira Kultura eta Turismo Departamentuaren Erregistroan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako lekuren batean.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa