(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nazioarteko Expolangues hizkuntza azokan 1.500 lagun baino gehiago bertaratu dira Nafarroako Gobernuaren standera astelehena, 2010.eko otsailak 8

Azoka Parisen egin dute, otsailaren 3tik 6ra


Expolangues azokan 1.500 lagun baino gehiago bertaratu dira Nafarroako Gobernuaren standera. ( irudia handitu )

Nazioarteko Expolangues hizkuntza azokan 1.500 lagun baino gehiago bertaratu dira Nafarroako Gobernuaren standera. Azokaren 28. edizioa izan da aurtengoa eta Parisen egin dute, otsailaren 3tik 6ra. Helburua zen hizkuntza ikaskuntza eta eleaniztasuna sustatzea.

Foru Gobernuak Euskarabidea medio hartu du parte azokan. Euskarabidearen ordezkari gisa azokan izan dira zuzendari gerentea, Xabier Azanza Arbizu, eta Euskararen Ikerketa Zerbitzuko burua, Ruben Fuertes Peralta; biek Frantziako Kultura ministroa, Frederic Mitterrand, agurtzeko aukera izan zuten.

Expolangues ikaskuntzako, itzulpengintzako, hizkuntza egonaldietako eta argitalpen sektoreko profesionalentzako topagune bat da. Urtero 25.000 bisitari eta 200 erakusketari biltzen dira, 30 herrialdetako 80 hizkuntzen ordezkari gisa.

Nafarroako Gobernuaren standa erakundeentzako eremuan jarri dute aurten. Stand horretan foru erkidegoko kultur aberastasunaren eta hizkuntza aniztasunaren berri eman dute. Azken urteetan hizkuntza turismoak indarra hartu duenez, Nafarroak turismo aldetik dauzkan aukerei buruzko informazioa jarri dute eskura.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa