Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Jaulkipen-epeak 7 eta 10 urte bitartekoak izango dira
Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Nafarroako zor-jaulkipena onetsi du, 384 milioi eurokoa gehienez. Horren bidez, 2008-2012 Aurrekontu Berrorekarako Plan Ekonomiko-finantzariora bildutako gehiegizko benetako defizita modu partzialean finantzatuko da.
Onetsitako zenbatekotik 200 milioi euro 7 urteko eperako zor-balioei dagozkie, eta gainerakoetarako (184 milioi euro) jaulkipen-epea 10 urtekoa izango da.
Nafarroa, Katalunia eta Gaztela-Mantxa dira 2010ean zor publikoa jaulkitzeko Espainiako Gobernuaren baimena jaso duten hiru autonomia-erkidegoak. Akordio hori joan den urtarrilaren 29ko Ministroen Kontseiluan hartu zen. Nafarroaren kasuan baimendutako zenbateko osoa 495 milioi eurokoa da.
Jaulkipenaren ezaugarriak
Zorra obligazio arruntetan banatuko da, bakoitza 1.000 euroko balio nominalekoa, eta obligazio horiek kontuan egindako idatzoharren bidez adieraziko dira.
Akordioaren bidez Ekonomia eta Ogasun kontseilariari baimena eman zaio jaulkipenaren interes-tasa finkatzeko, eta horretarako finantza-entitate desberdinekin elkarrizketak abiatu dira. Edonola ere, interesa finkoa izango da eta epe berberetan antzeko beste aktibo batzuek bigarren mailako merkatuan duten errentagarritasunaren arabera zehaztuko da. Interesen ordainketa urtekoa izango da, mugaeguneratu ondoren, eta amortizazioa, parekoa.
Zorraren interesen etekinei atxikipena egin behar zaie Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kasuan (PFEZ), indarreko legeriaren arabera. Bestalde, Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboek lortutako errentek ez dute izango atxikitzeko ez kontuan sartzeko betebeharrik, abenduaren 30eko 371/1998 Foru Dekretuaren 34. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Nafarroako Gobernuak dituen azken datuen arabera, 2009ko hirugarren hiruhilekoan Foru Komunitateko zorra BPGd-ren %5,6 zen, eta autonomia-erkidego guztien batez bestekoa %7,9. Bi adibide ematearren, Valentziako Erkidegoko zorra bertako BPGd-ren %14,1 da, eta Gaztela-Mantxaren kasuan, zorra %8,8 da.