(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Visitar, comer y dormir” multimedia gida argitaratu dute asteazkena, 2010.eko otsailak 3

Nafarroako Gobernuko Turismo Bulegoen Sarean doan emango da


"Visitar, comer y dormir" multimedia gida argitaratu dute. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, “Visitar, comer y dormir” gida CD formatuan argitaratu du. Gida horretan, ostatuen eta jatetxeen eskaintza eta Foru Komunitateari buruzko informazio turistikoa azaltzen dira. CDan jatetxe, kafetegi, pintxoen taberna, aisia-jarduera eta aisia-enpresei buruzko informazio gehiago ematen da, aurreko “Guía de alojamientos de turismo de Navarra“ osatuz, eta Nafarroako Gobernuko Turismo Bulegoen Sarean doan emango da.

Multimedia argitalpen honen 10.000 ale atera dira gaztelaniaz, eta horren bidez, bisitariari informazioa eman nahi zaio, Foru Komunitatean zer bisitatu, non lo egin eta zer jan behar duen modu erraz eta praktikoan adieraziz.

Gida erraz sartu eta erabiltzeko moduko ataletan antolatuta dago, Lehenengo, sarrera eta Nafarroako inguru desberdinei buruzko informazioa ikus daiteke, Foru Komunitatea zeharkatzeko hamar proposamen eta errepideen mapa. Era berean, erabiltzaileak ostatu eta jatetxe mota bakoitzari eskainitako bilatzailea du.

Batetik, hotelen, landa-etxeen, kanpinen, apartamentu turistikoen eta aterpeen kasuan, plaza kopuruari, prezioei, kategoriari eta eskura dauden zerbitzuei buruzko informazioa, establezimenduaren irudia eta kasuan kasuko herriaren aisia- eta entretenimendu-zerbitzuak eskaintzen dira. Bestetik, jatetxe, kafetegi eta pintxoen tabernen kasuan, kokapenari, instalazioei, espezialitateei eta plaza kopuruei buruzko datuak ematen dira.

Gidaren azken atalean jarduera-enpresei eta bidaia-agentzia hartzaileei buruzko informazioa eskaintzen da, baita informazio turistikoa ere, turismo-bulegoei, ostatuen elkarteei eta turismo-partzuergoei buruzko datuekin.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo www.turismo.navarra.es web orrira edo deitu informazio turistikoaren 848 420 420 zenbakira. Bilatzaileek web orrirako lotura dute, eta horri esker, ostatuen eta jatetxeen zerrenda eguneratua ikus daiteke.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa