Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Eraikinak 3.500 metro koadro izango ditu; Gobernuak 21,3 milioi euro inbertitu ditu eta obrak 18 hilabetean amaituko dituzte
Sanz presidenteak Nafarroako Ospitaleko Larrialdi Zerbitzurako eraikin berriaren lehen harria jartzeko ekitaldian parte hartu du.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Ospitalean Larrialdi Zerbitzurako eraikin berri bat jarriko dute.
(
irudia handitu
)
Lehen solairuko gainerako espazioa eta bigarren eta hirugarren solairuetakoa oraindik esleitu gabe dago. Dena den, erabakita dago parte batean jarriko dituztela larrialdietako kirurgia atal berri bat, ospitaleratze arrunterako eremu bat eta onkologiako eta onkohematologiako eguneko ospitaleratze eremu bat. Gainera, eraikin berriko teilatuan heliportua jarriko dute.
Instalazio berrietan leku gehiago egongo da eta zerbitzuko logistika hobea izango da. Izan ere, aurreikusi dute gaixoak hartzeko prozedurak eta asistentzia zirkuituak hobetzea, bereizita gaixo kritiko eta larriak, batetik, eta hain larri ez daudenak, bestetik. Hartutako gaixoak hobeto egongo dira, baita gaixo horien senide eta lagunak ere.
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.