Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Azken lau urteetan Nafarroako Gobernuak hainbat lankidetza proiektutan parte hartu du Afrikan, Gurutze Gorriarekin, Medicus Mundi eta Vita et Pax erakundeekin eta Concordia Fundazioarekin
Nafarroako ordezkariak Ruandan ikusi dituzten zentroetako batean.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuko zenbait ordezkari Ruandan daude, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilari Maria Isabel Garcia Malo buru dutela. Foru erkidegoko lankide boluntarioak dauden lankidetza proiektuak ikustera joan dira. Bidaia asteburuan hasi zuten eta ostegunera arte egongo dira han.
Kontseilariaz gain, honako hauek joan dira Nafarroako Gobernuaren ordezkari gisa: Josefa Vidorreta Alfaro, Nafarroako Parlamentuko Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaien Batzordeko burua; Marta Alvarez Alonso, Gizarte Gaietako eta Garapenerako Lankidetzako zuzendari nagusia; Andres J. Carbonero Martinez, Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Zerbitzuko zuzendaria; Raquel Perez Ayerra, kontseilariaren bulegoko burua; eta Alfredo Amilibia Elorza, Garapenerako Lankidetzaren Nafarroako Kontseiluko eta Nafarroako Medicus Mundi GGKEko kidea. Haiekin joan da, baita ere, Enrique Pimoulier argazkilaria. Nafarroako Gobernuak argazki erakusketa bat egin nahi baitu, Ruandan babesten dituen proiektuen inguruan jendea sentsibilizatzeko.
Garcia Malo kontseilariak eskatu du Afrikatik bueltatutakoan Parlamentuan hitz egitea, bidaiari buruzko informazioa emateko.
Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentua medio, garapen bidean dauden herrialdeen alde hainbat jarduera egiten ditu; 2010eko lankidetza programan, adibidez, 21,5 milioi euro jarriko ditu. Jarduera horiek gobernuz kanpoko erakundeen bitartez egiten dituzte beti; erakundeak izan daitezke foru erkidegokoak edo bazkide diren herrialdeetakoak.
Nafarroako Gobernua 80. hamarkada erdialdean hasi zen Ruandan garapenerako lankidetza proiektuak finantzatzen: aurren-aurrena Nembako ospitalea finantzatu zuen, Nafarroako Medicus Mundi erakundea medio. Azken lau urteetan lau GGKEekin aritu da elkarlanean: Espainiako Gurutze Gorria (Nafarroako Batzarra), Nafarroako Medicus Mundi, Vita et Pax eta Concordia Fundazioa.
Garcia Malo kontseilaria, Ruandako emakume eta haur batzuekin.
(
irudia handitu
)
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.
Nafarroako lankide boluntario eta misiolari batzuekin.
irudia handitu