(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak abiadura handiko trenaren Iruñeko geltoki berriko eremua antolatzeko UGPSa onartu du astelehena, 2010.eko urtarrilak 18

Planaren arabera, 296 milioi euro beharko dituzte eta 9.000 etxebizitza eraikiko dituzte, horietatik %54,83 babestuak


Transcripción textual del video

El Gobierno de Navarra ha aprobado mediante acuerdo en su sesión de hoy el Plan Sectorial de Incidencia Supramunicipal (PSIS) para el Desarrollo del Área de la Nueva Estación del Tren de Alta Velocidad y del Área de la Antigua Estación de Tren de Pamplona, promovido por el Departamento de Obras Públicas, Transportes y Comunicaciones.

El objeto del Plan, del que la Comisión de Ordenación del Territorio (COT) informó favorablemente el pasado 22 de diciembre, es la ordenación urbanística del Ámbito 1, en el que se emplazará la Nueva Estación Ferroviaria de Alta Velocidad de Pamplona – espacio delimitado, en términos generales, por el límite municipal de Barañáin, el Río Elorz, el Camino de Santiago y la A-15 -, así como la del Ámbito 2, entre San Jorge – Buztintxuri, resultante del desmantelamiento del bucle ferroviario que atraviesa la ciudad y del traslado de la actual Estación de FF.CC.

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak Udalaz Gaindiko Plan Sektorial bat onartu du, Iruñeko abiadura handiko trenaren geltoki berriaren eremua eta tren geltoki zaharraren eremua garatzeko. Plan hori Herri Lan, Garraio eta Komunikazio departamentuak sustatu du.

Lurralde Antolamendurako Batzordeak joan den abenduaren 22an egin zuen Planaren aldeko txostena. Planaren helburua da 1. eremuaren eta 2. eremuaren bi hirigintza antolamendu egitea. Lehenbizikoan abiadura handiko trenaren Iruñeko geltoki berria jarriko dute; eremu hori mugatzen dute Barañaingo udalerriko mugak, Elortz ibaiak, Santiago bideak eta A-15 errepideak. Bigarren eremua sortu da hiria zeharkatzen duen trenbide begizta deuseztatzetik eta oraingo tren geltokia lekuz aldatzetik; eremu hori San Jorge eta Buztintxuri artean dago.

Alegazioak jaso ondoren erabaki dute 1. eremuan tren geltoki berria jartzea, trenbidearen ibilbide berria egitea eta etxebizitzak, hirugarren sektoreko jarduerak eta jarduera ekonomikoak jartzeko zona bat sortzea; horretarako, INQUINASA lekuz aldatu beharra dago. Planaren asmoa da, baita ere, errepide bidezko komunikazioaren hutsuneak konpontzea, batik bat Barañain eta mendebaldeko ingurabidearen (A-15) artekoak, eta Arostegi etorbidearen eta Santiago bideko autobiaren (A-12) artekoak. Bestalde, 2. eremurako proposatu dute geltokiak hartzen duen espazioan etxebizitzak jartzea eta, era horretan, trenbideak banatzen dituen espazioak batzea.

Guztira 9.000 etxebizitza eraiki nahi dituzte (horietatik 7.875 1. eremuan): 2.250 babes ofizialekoak, 2.685 prezioa tasatutakoak eta 4.065 askeak. Etxebizitzen %54,83, beraz, babestua izango da.

Eraikitako azalerari dagokionez, 1.080.000 m² etxebizitzetarako izango da, 115.217 m² ekipamendu bioteknologikorako, 88.775 m² hirugarren sektorerako, 56.682 m² bulegoak jartzeko eta 54.805m² ostalaritzarako.

Hornidurari eta erreserbei dagokienez, lurzoruaren 643.358 m² izango dira espazio libreen tokiko sistemarako, 162.056 m² erabilera askoko ekipamendurako, 121.349,42 m² trenbide sistema orokorrerako, 65.644,22 m² tren sektorearen hornidurarako, 49.968,70 m² eskualde hornidurarako, 60.009,98 m² foru lursailetarako eta 90.956,50 m² etxebizitzetarako (foru lursailetan). Gainera, 14.613 aparkaleku jartzeko lurzoru publikoa egongo da.

Azkenean, UGPSa egikaritzeko hasieran aurreikusi baino diru gutxiago beharko dute: aurren-aurrena 347 milioi euro behar zituztela kalkulatu zuten, baina azkenean 296 milioi euro beharko dituzte. Planaren bitartez 2,3 milioi m² antolatuko dituzte (1,9 milioi eraikigarriak).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa