(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ultzama izendatu dute estatuko lehen udalerri eramangarri, Europako "green building” programan osteguna, 2009.eko abenduak 17

Udalerriak bizitzeko ez diren eraikinetan energia eraginkortasuna handitzeko eta energia berriztagarriak erabiltzeko egin duen apustua aintzatetsi dute


Ultzama, estatuko lehen udalerri eramangarria

Ultzama, estatuko lehen udalerri eramangarria Europako "green building” programan ( irudia handitu )

Energia berriztagarriak eta energia eraginkortasuna sustatzeko Europako "green building" ekimena Larraintzarren aurkeztu dute eta Ultzamako udalerriak jaso du estatuko lehen aintzatespena. Aurkezpenean izan dira Nafarroako Gobernuko presidentea, Miguel Sanz Sesma; Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria; eta Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilaria, Jose Maria Roig Aldasoro. Gainera, herriko alkatea, Patxi Perez, izan dute lagun.

Presidentea eta kontseilariak, gainera, Ultzamako biogas eta biomasa instalazioetara joan dira. Izan ere, instalazio horiengatik jaso du udalerriak saria. Lehendabizi, biogasaren instalazioetan izan dira, Elordiko industrialdearen aurrean, Iraizotzen. Instalazio horietan inguruko abeltzaintza ustiategietako mindarekin energia egiten dute. 

Gero, Larraintzarreko gizarte etxera joan dira eta han azaldu diete bailararen eta inguruko herrien zerbitzura dauden udal eraikinetako berokuntza eta ur bero sistemak nola funtzionatzen duen. Sistema horretan biomasa erabiltzen dute (batik bat pellet delakoa eta ezpalak erabiltzen dituzte) eta, era horretan, basoa baliatzen dute baliabide natural gisa. Ondoren, bisitariei “green building” proiektuko xehetasunen berri eman diete. Azkenik, gizarte etxearen ondoan dagoen galdara gelan izan dira, berokuntzarako biomasa sistema bertatik bertara ikusteko.


Ultzama, estatuko lehen udalerri eramangarria

"Green building” ekimenaren aurkezpena Ultzaman. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 1.576.109 euro jarri ditu biogas instalazioa eta biomasa sistema egiteko. Zehazki, Landa Garapen eta Ingurumen departamentuak 1,3 milioi euro jarri ditu biogas instalaziorako (inbertsioa 5.173.012 eurokoa zen); eta Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu departamentuak 276.109 euro berokuntzarako biomasa sisteman: 158.085 euro galdarak instalatzeko eta 118.024 euro beroa bideratzeko sistema jartzeko.

Biogas instalazioaren helburuak hauek dira: eremuko behien minda gestionatzeko arazoak konpontzea; gestio bateratua egiteko erakunde bat sortzea, abeltzainak, Udalak eta abeltzaintza enpresak inplikatuta; normalean bota egiten den bitartekoari errentagarritasun ekonomikoa ateratzea; eta hondakin uren beroa eta lurruna industrialdeko enpresek erabiltzea (soberakinak kontratuen bitartez saltzen dira). Orobat, biomasa sistemarekin energia aurrezten da beroa eta ur beroa sortzeko, eta, gainera, pelleta eta ezpalak ekoizten dituzten enpresak sortzea sustatzen da.

Berokuntza sisteman biomasa erabiltzeaz gain, Ultzamako udal eraikinetan energia aurrezteko hainbat programa egin dituzte. Berokuntza sistema berriari esker, udal eraikinetan gasoliozko eta propanozko banako galdarak kendu dituzte eta, orain, kontsumitzen den lehen mailako energiaren %75 aurrezten dute eta 410 CO2 tona gutxiago isurtzen dituzte. Diru aldetik, beroa ekoizteko urtean 60.000 euro gutxiago gastatzen dituzte.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa