Ikusi egun honetako albiste gehiago
Negoziaziorako batzordea eratu da Madrilen Hobekuntzaren erreformarako
osteguna, 2009.eko abenduak 17
Estatuak aldeko iritzia eman die Nafarroaren proposamenei, aurreikusten denez, uda baino lehen indarrean sartuko direnak
Negoziaziorako Batzordea eratuta Madrilen Hobekuntzaren erreformarako
(
irudia handitu
)
Gaur goizean Madrilen Nafarroa-Estatua eratu da, Foruaren Berrintegrazio eta Hobekuntzaren Lege Organikoaren (Lorafna) erreforma negoziatuko duena , Foru Exekutiboak jakinarazitako aldaketa-proposamenetan oinarrituta. Horietatik garrantzitsuenak, Nafarroako Parlamentua aurretiaz desegiten bada, legealdi berria lau urtera luzatzea eta hauteskunde berriak deitzea da.
Bileran, Estatuaren ordezkaritzak aldeko iritzia eman dio ordezkari nafarrek aurkeztutako proposamenari, eta Errege-Egunaren ostean, bi aldeko talde teknikoa biltzea adostu da, proposamenaren testuak aztertzeko eta akordio bat lortzeko, negoziaziorako batzordeak berretsi beharrekoa urtarrilaren amaieran izango den bileran.
Helburua da adostutako aldaketak hurrengo sesioetan onartzea, era horretan, Hobekuntza erreforma uda baino lehen indarrean izateko. Aurretiaz, adostutako akordioa Nafarroako Gobernuak onartu beharko du eta, Nafarroako Kontseiluaren txostenaren ostean, Foru Parlamentuak. Bestalde, Espainiako Gobernuak Gorteetara bidaliko du adostutakoa lege organikoaren bidez onartzeko.
Lurralde Politikarako Ministeriora Foru Erkidegoko ordezkaritza joan da: Lehen presidenteordea eta Presidentetza, Justizia eta Herrizaingo kontseilaria, Javier Caballero Martínez buru dela; halaber, Harreman Instituzionalen kontseilaria eta Gobernu eta Hezkuntza bozeramailea den Alberto Catalán Higueras; Tokiko Administrazioa eta Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday; eta Idelfonso Sebasti-an Labayen, Presidentetzaren zuzendari nagusia, idazkari lanetan diharduena.
Bestalde, Espainiako Gobernuko hirugarren presidenteordea eta Lurralde Politikako ministroa den Manuel Chaves bertan izan da, Estatuaren ordezkaritzaren buru. Halaber, Nafarroako Gobernu Delegatua ere bertan izan da, Elma Sáiz Delgado.
Javier Caballero presidenteordeak hasieran adierazi duenez- behin bilera amaitutakoan komunikabideen aurrea adierazi bezala- Nafarroarentzat garrantzizko ekintza da, nafarrentzat Berrintegrazio eta Hobekuntzako Lege Organikoak duen garrantzia kontuan hartuta, testuinguru konstituzionalean Nafarroako erregimen juridikoa konfiguratzen eta aitortzen duena baita, Nafarroa eta Espainiaren arteko hitzarmenean oinarrituta, eta Konstituzioak babestuta eta aitortuta.
Nafarroak Estatuarekiko harremanetan beti lankidetza eta koordinazio instituzionala bilatu duela adierazita, une bakoitzeko adostasun eta akordio egokiak ahalbideratzeko, zehaztu duenez, kasu honetan ere horrela zen, aipatutako Legea aldatzeko proposamenean, gainera, herritar guztiei erantzuten dielako eta Nafarroako Parlamentuan dituzten ordezkari guztien gehiengoaren laguntza dutelako.
Gehiago irakurri:
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.