(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

contacto de esta sección

Prentsa Bulegoa
Karlos IIIa Etorb.- 2
31002 IRUÑA
Tfno: 848 426700
prensa@navarra.es 

Ordutegia: Prentsa bulegoaren ordutegia: astelehenetik ostiralera (jai egunak izan ezik), 8tatik 15etara eta 17etatik 19etara.

Segurtasun eta Larrialdietako gaietarako:
prensa.seguridad@navarra.es

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa, energia berriztagarria osteguna, 2009.eko abenduak 10

Nafarroa, mundu mailan, energia garbien, bereziki jatorri eolikoa duten energien ekoizpenean erreferentea da egun; Komunitateak bere kontsumo elektrikoaren %65a energia berriztagarrien bidez asetzen du eta ehuneko ehunera heltzeko ari da lanean.


Transcripción textual del video

NAFARROA, ENERGIA BERRIZTAGARRIAK. 2010erako HELBURUAK

Nafarroa mundu osoarentzako erreferentea da, energia garbien ekoizpenari dagokionez; batik bat, jatorri eolikoko energien ekoizpenari dagokionez. Nafarroak bere kontsumo elektrikoaren %65 betetzen du energia iturri berriztagarrien bitartez, eta %100era hurbiltzeko ahaleginetan dihardu, gaur egun. Nafarroa ez da hedadura handiko lurraldea –10.391 km2-ko azalera eta Espainiako lurraldearen %2 hartzen ditu–, eta 600.000 biztanle baino zertxobait gehiago ditu. Baina, nolanahi ere, arlo guztietan ditu energia berriztagarrien aplikazio integraleko adibideak. 32 parke eoliko ditu; ia 1.000 megawatt instalatu; eta 111 minizentral hidrauliko, lurraldearen kontsumo elektrikoaren %10en baliokideak.

Zangozan biomasa planta bat dago, 25 megawatteko potentzia duena; planta horrek laboreen hondakinak baliatzen ditu energia sortzeko. Horrez gain, bada eguzki planta fotovoltaiko esperimental handi bat ere, 1,2 megawatteko potentziakoa; eta eguzki baratzeak, guztira 20 megawatteko potentzia dutenak, 2.600 herritar partikularren jabetzakoak.

Caparroson, bestalde, landare olioen bidez ibilgailuetarako bioerregai garbia ekoizteko Espainiako lehenengo planta industriala kokatu da. Planta horrek hornitzen ditu kontsumitzaileari landare oliozko biodiesel %100 garbia eskaintzen dioten Espainiako lehenengo bi gasolindegiak, baita energia elektrikoa lortzeko biometanizazio sistemak ere, hiri hondakin organikoak biogas bihurtuta energia lortzen dutenak, Tuterako planta berrian, lurraldearen hegoaldean; planta horrek urtean 50.000 tona hondakin tratatzeko ahalmena du.

Energia politika horren helburuak epe luzera begirako garapen iraunkorreko estrategia baten barruan kokatuta daude, “Energia Plana: Nafarroa, 2010erako helburuak” planaren ildoetan kokatuta. Nafarroak, energia berriztagarriei esker, independentzia handiagoa lortu du energia horniduran. Nafarroako Energia Planaren 2010erako helburuen arabera, lurralde guztian banatutako 32 parkeetako aerosorgailuak modernizatuko dira. Potentzia handitzea eta erroten kopurua murriztea da neurri horren xedea; gaur egun, 1.200 errota daude, eta modernizazio horren bidez erroten ingurumen inpaktua murriztu eta ekoizpen ahalmena %50ean handitu nahi da. Azpimarratzekoa da Nafarroak hainbat herrialdek baino potentzia eoliko handiagoa duela; Australia, Frantzia, Suedia, Irlanda, Belgika, Norvegia, Polonia eta Finlandiarena baino handiagoa, adibidez.

Nafarroako mapa eolikoa sortzeko, ikerketa tekniko xeheak egin ziren, eta udalerriekiko elkarrizketa politika sustatu zen; horri esker, parke eolikoen ezarpena begi onez hartu zuen gizarteak. Haizearen indarra izango da, halaber, parke eolikoek ekoitzitako energiaren bidez ibilgailuetarako hidrogeno ekoizpenaren ikerketa lantzeko ezarriko den planta esperimental aitzindariaren oinarria.

Nafarroak esperientzia eta ezagutza zabalak ditu energia berriztagarrien garapenari dagokionez; eta Kyotoko protokoloa betetzeko eredu baliagarri bat, Nafarroan, energia garbien erabilera etorkizunera begirako errealitate bat dela erakutsi duena.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa