Ikusi egun honetako albiste gehiago
Amelia Salanueva kontseilariak Arbizuko zabortegian eraikitako deskarga-nasa bisitatu du
asteazkena, 2009.eko abenduak 9
Zabor organikoa El Culebreteko tratamendu-instalaziora garraiatzeko aukera eskaintzen du, eta aurretiaz metatzen zeneko zonaldea ixtea eta berreskuratzea
Arbizuko zabortegiko deskarga-nasara egindako bisita.
(
irudia handitu
)
Tokiko Administrazioa eta Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduaren kontseilariak, Amelia Salanueva Murguialday andreak, gaur goizena Arbizuko zabortegia bisitatu du, Sakanako Mankomunitatekoa. Bertan, berriki deskarga-nasa jarri dute abian, lehen bertan metatzen ziren zabor organikoak Tuterako El Culebrete tratamendu-instalaziora garraiatzeko aukera eskaintzeko.
Sakanako Mankomunitateko presidenteak, Miguel Ángel Zubiría Galarza jaunak, kontseilariari azarotik abian den zabortegiaren funtzionamenduaren eta deskarga-nasaren ezaugarrien gaineko informazio eman dio. Ekitaldi horretan, zerbitzua eskaintzen duen hamabost udalerritako ordezkariak ere izan dira; halaber, Tokiko Administrazioa saileko zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde, eta Nilsako zuzendari-kudeatzailea, Andrés Sola Ollo.
Era horretako nasak hondakinak trinkotzeko, bolumena murrizteko eta 20 tonako kamioietan kargatzeko aukera eskaintzen du -zaborrak biltzeko ohikoen aldean, 20 tonakoak-, era horretan, kostuak eta atmosferara karbono dioxidoaren isurketa murriztuta, nahiz eta zabortegiak kudeatzen duen hondakinen bolumenaren aldetik, ez den beharrezkoa trinkotzea. Hala ere, Nafarroako Hondakinen Partzuergoak -Amelia Salanueva andrea presidentea denekoak- aurreikuspenez jardun du trinkotze-sistema jartzean, etorkizunean erabili behar bada ere.
Arbizuko zabortegiak urtean hiru mankomunitatetako (Sakana, Alto Araxes eta Mendialdea) edukiontzi berdeetako 10.000 tona zabor kudeatzea aurreikusita dago; halaber, 350 ontzi tona, Peraltako aukeraketa-instalaziora garraiatzen direnak.
Arbizuko zabortegiak, aurtengo urtarriletik urrira bitartean, Sakanatik 7.127 tona zabor jaso ditu eta Alto Araxesetik 288 tona. Azarotik aurrera, deskarga-nasa berriari esker, El Culebreteraino garraiatzen dira, eta bertan, araudi europarraren araberako tratamendua jasotzen dute.
Gehiago irakurri:
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.