(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Juan Carlos Barcos Nagore judoko arbitroari eman dio Kirolaren Urrezko Domina astelehena, 2009.eko azaroak 23

Gainera, foru erkidegoan kirola sustatzen aritu diren 24 nafarrei Zilarrezko Domina emango diete


Juan Carlos Barcos

Barcos Nagoreri eman diote Nafarroako Kirolaren Urrezko Domina.

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak erabaki du Kirolaren Urrezko Domina Juan Carlos Barcos Nagoreri ematea, nazioko eta nazioarteko ekitaldietan Nafarroako judoaren enbaxadore gisa eta, oro har, Nafarroan kirolaren alde egin duen lanagatik.

Izan ere, Moskuko Olinpiadetarako (1980) hautatutako judoko lehen arbitro espainiarra eta nafarra izan zen. Los Angeles (1984), Seul (1988) eta Bartzelonako (1992) Olinpiadetan ere izan zen, eta Europar Batasuneko Arbitraje Batzordeko kide izan zen Atlantan (1996), Sydneyn (2000), Atenasen (2004) eta Beijingen (2008). Horrez gain, Europar Batasunaren Judoko Arbitraje zuzendari izan da 1993tik orain arte. Bestalde, foru erkidegoko Kirolaren Zilarrezko Dominak honako hauei emango dizkiete: Angel Ablanedo Jimenezi, 25 urte baino gehiago egin dituelako futbolean, Iruña Kirol Elkartean, Estella Kirol Elkartean eta beste erakunde batzuetan; Juan Antonio Alonso Dubroti, 25 urte baino gehiagoan lan egin duelako Futboleko Arbitroen Nafarroako Elkargoan; Pablo Aranda Lasherasi, 25 urte baino gehiago aritu delako lan teknikoak eta zuzendaritza lanak egiten Tuterako Los Gavilanes Hipika Elkartean; Eusebio Cardenal Migueli, 25 urte baino gehiago egin dituelako Tuterako Kirol Elkartean eta Nafarroako Futbol Federazioan; Jose Luis Castellanos Alustizari, 25 urte baino gehiago egin dituelako Barañaingo Lagunak Elkartearen mendiko atalean; Manuel de la Merced Abadiari, 25 urte baino gehiagoan aritu delako Tuterako San Javier Kirol Elkartean; Joaquin Elizari Lacostari, 25 urte baino gehiago aritu delako eskubaloiarena lorrean lanean, Nafarroako Eskubaloi Federazioan, Atarrabiako Beti Onak Kirol Elkartean, Chantrea Kirol Elkartean eta beste talde batzuetan; Jesus Maria Goikoetxea Velazi, 25 urte baino gehiago aritu delako futbolean, Lagun Artea eta Lakuntza Kirol Elkarteetan; Rafael Hernandez Morenori, 25 urte baino gehiago aritu delako futbolaren alorrean lanean, Tuterako Kirol Elkartean; Jose Maria Huarriz Euguiri, 25 urte baino gehiago egin dituelako pilota jokoa sustatzen Udal Pilota Eskolan eta Esteribarko Pilota Elkartean; Jose María Ilincheta Ilinchetari, 25 urte baino gehiago egin dituelako txirrindularitzan, Nafarroako Txirrindulari Elkartean, Iruñan.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa