Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Hirugarren eta laugarren faseetan 56 milioi baino gehiago inbertitu dira, eta batez beste 72 pertsonarentzat enplegua sortu da
Iruñako Garraioaren Hiriko hirugarren fasean zinta mozteko ekitaldia.
(
irudia handitu
)
Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea Iruñako Garraioaren Hiriko hirugarren fasea inauguratzeko ekitaldiaren buru izan da gaur goizean. Proiektu horretan (laugarren fasearekin batera) gaur egunera arte 56 milioi euro inbertitu dira.
Lehenengo eta bigarren fasea sendotu ondoren, azpiegiturak 635.775 m2 irabaziko ditu, eta merkataritza-azaleraren %65 konprometituta dago honezkero. Modu horretan, hirugarren fasea martxan jarrita, Hiriaren Garraioak 1.244.138 m2 ditu.
Sanzen esanetan, “gaur abian jarri den hirugarren fase honen bidez, azalera eskuragarria bikoizteaz eta produktuaren eskaintza handitzeaz gain, kontratazioaren modalitate ekonomikoak (salmenta edo alokairua) malgutu egiten dira, sektorearen merkatuari mesede egiteko”.
Plataforma logistiko honen garapena Nafarroako Gobernuak bultzatu zuen Iruñerrian garraioaren sektorea, banaketa eta logistika antolatu eta garatzeko, sektorerako beharrezkoak diren espazioak, azpiegiturak eta zerbitzuak hornituz, eta plataforma logistikoaren erreferentzia moduan ezartzeko beste nodo logistiko batzuekin, eskualdean, nazioan eta Europan duen lotura dela bide.
Enpleguaren sorrera
Nafarroako Gobernuak, Nafarroa 2012 Planean 107.913.539 euroko ekarpena egitea aurreikusi du Garrioaren Hiriko hirugarren eta laugarren faseak egiteko, lau urteko epean. Orain arte, inbertsio-konpromisoak bete dira, eta Nafarroa 2012 Plana amaitu arte, 51.000.000 euro inbertitzeko daude. Merkaturatzeari dagokionez, konprometitutako azalera %65 da.
Sanz presidenteak Garraioaren Hiriko hirugarren fasea inauguratu du.
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.