Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroan gehien kontratatutako lanbidea industriako peoia da
osteguna, 2009.eko irailak 24
Egokitzapen handia dago lan-merkatuak eskaintzen duenaren eta langileek eskatzen dutenaren artean
Nafarroan gehien kontratatutako lanpostua industriako peoia da.
(
irudia handitu
)
Nafarroan urteko lehen seihilekoan gehien kontratatutako lanbidea industriako peoia izan da. Profil hori duten lanpostuak betetzeko 16.444 kontratu formalizatu dira, hau da, epealdian izenpetutako lan-akordioen guztizkoaren %20,54. Jarraian, garbiketako pertsonala, 9.529z (%11,9), eta denda-saltzaileak, 5.013z (%6,26) daude.
Datu horiek gaur eman dituzte prentsaurrekoan Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, José Luis Ruiz Ciruelosek, eta Nafarroako Gobernuaren mendekoa den organismo horretako Prestakuntza eta Bitartekotza Zerbitzuko zuzendariak, Cristina Urdánoz Ezcurrak, zeinek Nafarroan lan-merkatuaren irudia eskaini duten, nazioarteko krisi ekonomikoak markatutako ingurunean.
Egoera hori Barne Produktu Gordinaren (BPG) datuetan islatzen da, hiruhileko bakoitzean jarduera %1,5 eta BPG %1 eroriz. Apirilean langabeziak bere maila gorena lortu zuen 38.459 langabetuz. Geroztik, 1.068 pertsonetan (%2,7) murriztu da Foru Erkidegoan, abuztuaren 31ko datuen arabera.
Hala eta guztiz, urteko lehen sei hilabetetan, SNEren bidez, 90.000 kontratu formalizatu dira, 54.000 pertsonek lana lortu dutelarik. Lan gehien sortu duten beste lanbideak zerbitzariak eta tabernariak (3.629 kontratu), pertsonen zaintzaileak (2.794), nekazaritzako peoiak (2.705), igeltseroak eta hormaginak (2.481), eraikinen eraikuntzako peoiak (2.129) eta ospitaleko erizaintzako laguntzaileak (2.075) izan dira.
Jarduera-eremuka, kontratazio handieneko sektoreak enpresa-zerbitzuena, osasun-jarduerak eta gizarte-zerbitzuak, manufakturako industria, eraikuntza eta merkataritza izan dira. Ostera, beste muturrean harrobiak eta meak, elektrizitatearen eta gasaren hornikuntza, higiezinen enpresak, etxeko langileak, eta lurraldez kanpoko organismoak daude.
Eskariaren eta eskaintzaren arteko egokitzapen handia Enpresen bidez lan-merkatuak eskaintzen duenaren eta lan egin nahi duten lanpostu moduan langileek eskatzen dutenaren arteko egokitzapen handia dago.
Izatez, langileek gehien eskatutako lanpostuak, industriako peoienak (25.313 eskaera), aurtengo urtarrila eta ekaina artean kontratu gehien eragin dituztenak dira. Era berean, hiritarren gehien eskatutako bigarren lanpostuan, garbiketako pertsonalean (11.065 eskaera) bat egiten dute ere, kontratazio handieneko bigarrena izanik.
Gehien eskatutako hurrengo lanpostuak honakoak dira: metalurgiako peoia (8.618), denda-saltzailea (7.733) eta administraria (6.463). Denda-saltzaileen enplegua, laugarren eskatuena, hirugarrena da kontratazioari dagokionez.
Gehiago irakurri:
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.
- Dokumentazioa:
- Audioa
- Bideoa
- Power Point de los empleos más contratados en Navarra