Ikusi egun honetako albiste gehiago
Minbizia Ikertzeko eta Tratatzeko Europako Erakundearen Bizi Kalitatearen taldea Iruñean
osteguna, 2009.eko irailak 24
Nafarroako Ospitalea, seihileko topaketa horren antolatzailea, lantalde horretan parte hartzen duen Espainiako zentro bakarra da
Osasun-arloko munduko 50 profesionaletik gora (horien artean onkologo-medikuak, onkologo-erradioterapeutak, estatistikariak eta psikologo klinikoak) Minbizia Ikertzeko eta Tratatzeko Europako Erakundearen Bizi Kalitatearen taldeko (EORTC) partaide dira. Gaur goizean Iruñeko CESEPren seihileko laneko bilera egin dute.
Bilera osasun kontseilariak, María Kutz Peironcelyk, ireki du eta antolaketa Nafarroako ospitalearen (EORTCren parte hartzen duen Espainiako zentro bakarra) ardura izan da, Onkologia Erradioterapia eta Onkologia Medikoa zerbitzuen eskutik. Hain zuzen, horien arduradunak Miguel Ángel Domínguez eta Ruth Vera doktoreak dira. Osasun-zentro horretako psikologo klinikoa, Juan Ignacio Arraras, taldearen koordinatzailea da estatu-mailan.
EORTCren Bizi Kalitatearen Taldea minbizia duen pertsonaren bizi-kalitatea ebaluatzeaz eta hori hobetzeko lan egiteaz arduratzen da, bai alde fisikoan, bai psikologikoan eta baita sozialean ere, gaixotasunaren ezaugarria keta bere tratamenduek alde horiek garrantzioa handia izatea eragiten baitute. Lantalde egonkorra 1986ean sortu zuen EORTCek eta Europako, AEBko, Kanadako, Brasilgo, Japoniako, Taiwango eta Koreako osasun-arloko profesionalek osatzen dute; Espainia (Nafarroako Ospitalea erreferentziazko zentro gisa) 1992an batu zitzaien.
Taldearen bilera zientifikoak urtean bi aldiz egiten dira (udaberrian eta udazkenean) eta horien helburua ikerketa-proiektuen emaitzak komunean jartzea eta horietan jarraitu beharreko pausoak diseinatzea da, gaixo onkologikoaren bizi-kalitatearen inguruko prestakuntza emateaz eta taldearentzako berarentzako ekintza-planak diseinatzeaz gain (azterketa berriak, beste ikerketa-taldeekin harremanak, galdetegiak eratzeko estrategiak, etab.).
Gehiago irakurri:
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.