(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2009ko lankidetza-hitzarmena luzatu da Hezkuntza Departamentuaren eta Euskaltzaindiaren artean asteartea, 2009.eko irailak 22

235.000 euroko aurrekontua ezarri da akademiak zenbait lanetan parte hartzea finantzatzeko


Carlos Pérez-Nievas Hezkuntza kontseilariak eta Andrés Urrutia Euskaltzaindiko lehendakariak gaur goizean Hezkuntza Departamentuaren eta euskal akademiaren arteko lankidetzaren oinarri nagusien urteroko hitzarmena luzatu dute. Ekitaldian Xavier Azanza Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari gerentea ere egon da.

Akordioaren iraupena urtebetekoa da –2009. urteari dagokio– eta Departamentuaren aldetik 235.000 euroko aurrekontua ezarri da Nafarroako euskarari buruzko zenbait jarduera egiteko, laneko urteko programan aurkeztutako jardun zehatzak zein erakundearen jardun orokorrak barruan hartuta. Kopuru horretatik 60.000 euro hitzarmena sinatzean emango dira, eta gainerakoa urtearen amaieran, urteko memoria aurkeztu eta onetsi ondoren.

Akordioa betetzen dela bermatzeko, koordinazio- eta kudeaketa-organoak sortu dira, hala nola Jarraipen Batzordea. Batzorde horretan, Institutuaren aldetik, zuzendari gerentea, Euskararen gaineko Aholkularitza eta Ikerketarako Zerbitzuko zuzendaria eta Euskararen Garapenerako Zerbitzuko zuzendaria egongo dira; Euskaltzaindia ordezkatuz, lehendakariak, idazkariak eta diruzainak parte hartuko dute. Horrez gain, Euskaltzaindiak Nafarroan duen ordezkariak ere parte hartuko du, ahotsarekin baina botorik gabe.

Era berean, Lanerako Batzorde Teknikoa sortu da, bi erakundeetako ordezkariekin osatuta.

2009. urterako lanak

Hona hemen Euskaltzaindiak akordio hau dela bide 2009. urtean egingo dituen lanak:
 
1. Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (Atlas de las Hablas del Euskera): Erratzu, Etxalar, Leitza eta Urdiaineko grabazioak prestatzea Nafarroako Euskararen Mediatekan sartzeko.

2. Koldo Zuazo dialektologoaren Sakanako euskara. Burundako hizkera lana argitaratzea, Mendaur bilduman.

3. Euskal Corpus Onomastikoa izenekoaren lan orokorrak.

4. Terminologia juridiko-administratiboari buruzko jardunaldia.

5. Nafarroako zenbait foru-legeren hustuketa terminologikoa.

6. Nafarroako Euskararen Mediateka: unitate didaktiko bat egitea.

7. Nafarroako euskalkien egoera aztertzea.

8. Euskara batuari eta Nafarroako euskalkiei buruzko jardunaldi bat prestatzea.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa