(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak menpekotasunerako agindutako finantzaketa eskatu dio Gobernu Zentralari asteartea, 2009.eko irailak 22

García Malok Osasun eta Gizarte Politikako Ministerioari hartutako konpromisoa betetzeko eta menpekotasunaren kostuaren %33 emateko eskatu dio


Menpekotasunari buruzko Lurralde Kontseilua

García Malo eta Jiménez, Menpekotasunari buruzko Lurralde Kontseiluaren bilera baino lehen. ( irudia handitu )

María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak Autonomiarako eta Menpekotasuna Artatzeko Sistemaren Lurralde Kontseiluko osoko bilkuran parte hartu du gaur Madrilen, eta Trinidad Jiménez Osasun eta Gizarte Politikako ministroari Menpekotasun Legean ezarritakoa betetzeko eta Gobernu Zentralak ordaindu behar duen zenbateko ekonomikoa emateko eskatu dio.

Bileran gai-zerrendan ezarritako bi akordioak onetsi dira: lehenengoa AMASeko Informazio Sistemako informazioaren helburu eta eduki erkideei buruzkoa, eta bigarrena zaintzaile ez-profesionalen trebakuntza eta informazio arloko irizpide erkideei buruzkoa.

García Malo pozik agertu da AMASeko Informazio Sistemaren inguruan akordioa lortu delako, bere esanetan “Foru Komunitateak behin eta berriro eskatu baitu autonomia-erkidegoek datuak adostea eta estatistikak baliozkotzea argitaratu aurretik”. Kontseilariaren arabera, “Nafarroatik zenbait aldiz eskatu da Menpekotasun Legearen aplikazioaren inguruan sortzen diren informazioak errealitatearekin alderatuta informazio egiazko eta koherenteak izatea beti”.

Bestalde, García Malok eskatu du “gaur onetsitako informazio-sistematik eratorritako estatistikak ofizial moduan ez hartzeko, batzorde eskuordetuak adosten ez dituen bitartean”. Ildo horretatik, García Malok Jiménez ministroari adierazi dio Ministerioak eginkizun garrantzitsua duela, autonomia-erkidegoei laguntza handiagoa eman behar baitie, izan ere, bere esanetan, “herritarrekin zorretan gaude oraindik, sistema-aldaketa honen inguruko ikuspegi egokia eman behar diegulako, ez bakarrik herritarrek eskubide berria dutelako, baita sistema berria abian jartzea oso zaila dela azaldu behar diegulako ere”.

Estatuaren finantzaketa

Kontseilariak Kontseiluari estatuaren finantzaketaren inguruan kezkatuta dagoela azaldu dio eta Ministerioari “Legean ezarritakoa betetzeko” eskatu dio. García Maloren esanetan, “Menpekotasun Legearen arabera, Estatuak arlo horretako kostuaren %33 emateko betebeharra du, eta gaur egun Nafarroari %8 inguru ematen dio, Ekonomia Itunean beherapena eginda”. Hori dela eta, Menpekotasun Legearen aplikazioaren “pisua” autonomia-erkidegoen esku dagoela eta Gobernu Zentralak bertan behera utzi dituela sentitzen dutela adierazi du.

Horrez gain, García Malok azpimarratu du legearen aplikazioa eta menpeko pertsonak artatzea “guztion eginkizuna, guztion ahalegina” dela eta, horregatik, bere ustez, “hau da agindutako eta legeak ezarritako finantzaketa eskatzeko fororik egokiena, finantzaketa ez baita autonomia-erkidegoetara iritsi eta beraz, ezin baitugu Menpekotasun Legearen garapen oso eta egokia egin”.

Hori guztia dela eta, kontseilariak, lehenengo eta behin, Gobernu Zentralak menpekotasunera bideratutako zenbateko osoa handitzeko eskatu du, agindutako gutxieneko %33ra iritsi arte. “Hori lehenengo pausoa da, finantzaketa handitzea eta denboran sendotzea”, adierazi du.


Eta, bigarren, banaketa-irizpideak zuzentzeko eta banaketa hori aitortutako eskubidea duten pertsonei ematen zaien prestazioaren arabera egiteko eskatu du. “Nafarroan, CONCERDEP programarekin, menpekotasun handia duten pertsonentzako egoitza-plaza guztiak ituntzen ari gara”, esan du García Malok. “653 plaza baimendu ditugu, eta horietatik 380 plaza berriak dira, kostu honekin: gehienez 2.350 euroko ekarpena egiten dugu hilean okupatutako plaza bakoitzeko, eta gutxienez 1.744 euroko ekarpena hilean okupatutako plaza bakoitzeko, pertsonaren menpekotasun mailaren eta pertsona hori behar den moduan artatzeko beharrezkoak diren zerbitzuen arabera”.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa