Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Instalazioetan 7,5 milioi euro inbertitu eta 235 lanpostu sortu dituzte
Sanz presidenteak UVESA hegazti enpresak Tuteran jarri dituen instalazio berriak inauguratu ditu
(
irudia handitu
)
Sanz presidenteak UVESAren ohorezko liburua sinatu du.
(
irudia handitu
)
Presidentearen hitzak
Inaugurazioan, Sanz presidenteak nabarmendu du era horretako ekimenek “geroari baikor begiratzeko aukera” ematen digutela. Alde horretatik, adierazi du "krisiari aurre egiteko modu bakarra aurrera egitea dela, enpleguaren, I+G+B arloaren eta etorkizunaren aldeko apustua eginez”.
Presidentea gustura agertu da instalazio berriekin eta hegaztien prozesamenduan "ereduzko instalazio bat” dela esan du, I+G+B arloarekin zerikusia duelako eta elikagaien segurtasuna bermatzen duelako.
UVESA enpresa duela 45 urte sortu zuten eta gaur egun 1.500 bazkide akziodun dauzkate. Astero 350.000 hegazti prozesatzen dituzte eta ontziratutako produktuen 400.000 azpil egiten dituzte.