(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Esparza kontseilaria prezioa tasatutako 84 etxebizitzen sustapen bat ikustera joan da Ardoira asteartea, 2009.eko irailak 22

Esleipendunek etxebizitzetara sartzeko aukera izan dute, lehenbizikoz


Esparza kontseilaria bisitan

Kontseilaria, Ardoiko etxebizitzak ikusten, Zizur Nagusian. ( irudia handitu )

Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduaren departamentuko kontseilaria, Jose Carlos Esparza Saez, prezioa tasatutako 84 etxebizitzen sustapen bat ikustera joan da Zizur Nagusira, Ardoiko urbanizaziora, hain zuzen. Esleipendunek (102) etxebizitzetara sartzeko aukera izan dute, lehenbizikoz. Viviendas de Navarra SA sozietate publikoak urte amaieran entregatu nahi ditu etxebizitzak, azaroan eskriturak sinatu ondoren.

Etxebizitzak Errotaxar kalean daude (Morea kalearen ondoan), VINSAk Zizur Nagusiko Udalari erositako lursail batean; lursaila 2006ko urtarrilean erosi zuen sozietateak, 2,69 milioi euroren truke. Herriko alkatea ere, Pedro Jesús Huarte Iribarren, ekitaldira bertaratu da.  

Etxebizitzak 2007ko kanpainan esleitu zituen VINSAk, otsailean. Etxebizitza guztiek garajea eta trastelekua dituzte, eta daude 2, 3 eta 4 logelakoak. Etxebizitzen prezioari dagokionez, hiru logela, 94,65 metro koadro, garajea eta trastelekua dituztenek 170.887,22 euro balio dute (182.849,33 euro BEZ barne). Lau logela, 110,57 metro koadro, bi garaje eta trastelekua dituztenek, berriz, 195.032 euro (208.684,24 euro BEZ barne). 

Etxebizitza horietatik 71 ziren udalerrian gutxienez bi urte lehenago erroldatutako biztanleentzat, eta 13 legezko erreserbetarako (familia ugarientzat eta genero indarkeriaren edo terrorismoaren biktimentzat). Etxebizitzek 102 titular dituzte.
Prezioa tasatutako etxebizitzak

Esleipendunei urte amaieran emango dizkiete Ardoiko etxebizitzak. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 301.667,43 euroko diru-laguntza eman die. Hogeita bi etxebizitzek ez dute diru-laguntzarik jaso. Laguntza jaso dutenen batez besteko zenbatekoa 4.045 eurokoa da. 

Erosleen familia diru-sarrera OAEAParen 1,53 eta 6,49 bitartekoa da, eta erosle guztien batezbesteko diru-sarrera OAEAParen 3,03 halako (erosle baten kasuan 25.918 euro eta bikoteen kasuan 31.102 euro; hori, 2008ko diru-sarrerak kontuan hartuta).

Eraikina Alberto Izco Aranak eta Aitziber Morras del Riok diseinatu dute. Aparejadore lanetan Fernando Oteiza Napal eta Jose Fabo Inchausti aritu dira, eta ingeniaritza enpresa gisa Iturralde y Sagüés Ingenieros SL. Etxebizitzak eraikitzeaz Sarriguren Constructora y Promotora SL enpresa arduratu da.

Ardoiko eremua

Ardoiko eremuan bost espazio eten daude, guztira 749.459 metro koadrokoak (122.300 metro koadro berdeguneak dira). Eremu horretan 1.600 etxebizitza egongo dira. Nafarroako Gobernuak eta Zizur Nagusiko Udalak, legezko betebeharrik ez eduki arren, adostu zuten etxebizitzen %50, gutxienez, babes ofizialekoa izatea. Urbanizazioan VINSAk sustatutako babes ofizialeko lehen etxebizitzak eraikitzen 2006an hasi ziren eta aurrenekoak aurten eman dituzte, maiatzean. Etxebizitzak emateko ekitaldi hartan Sanz presidentea eta Esparza kontseilaria izan ziren buru.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa