Ikusi egun honetako albiste gehiago
Errioxako eta Nafarroako Gobernuek elkarlana areagotzea adostu dute, zerbitzuak eta herritarren bizi kalitatea hobetzeko asmoz
osteguna, 2009.eko irailak 17
Nafarroako presidentea, Miguel Sanz, eta Errioxakoa, Pedro Sanz, izan dira sinadura ekitaldian buru
Errioxako eta Nafarroako Gobernuek elkarlana areagotzea adostu dute, zerbitzu publikoak hobetze aldera.
(
irudia handitu
)
Errioxako eta Nafarroako Gobernuetako buruek, Pedro Sanzek eta Miguel Sanzek, Elkarlanerako Protokolo Orokor bat sinatu dute gaur, bi erkidegoen arteko elkarlana areagotzeko, bi administrazioek herritarrei ematen dizkieten zerbitzuak hobetze aldera.
Dokumentuan “bi erkidegoen arteko elkarlana areagotzeko asmoa” azaldu dute. Bi Gobernuetako presidenteek hainbat bilera egin ondoren sinatu dute elkarlanerako protokolo orokorra, orain arteko lehena, nahiz eta azken urteetan zenbait gairen inguruko akordioak adostu dituzten. Zehazki, 1987tik 2006ra, elkarlanerako 17 dokumentu sinatu dituzte (hitzarmenak eta gehigarriak).
Elkarlanerako Protokoloak 16 ardatza dauzka eta ardatz bakoitzak bere neurriak. Neurri horien artean nabarmenenak hauek dira:
• Azpiegiturak. Bi administrazioek estatuko Gobernuari eskatu diote bi erkidegoentzat oso garrantzitsuak diren bi jarduera hauetan ahal bezain laster esku hartzea:
Nafarroako eta Errioxako gobernuburuak bildu egin dira.
(
irudia handitu
)
N-232 errepidea bitan banatzea. Nafarroako zatian (Castejondik Cortesera) A-68 bihurtu dute dagoeneko. Aragoiko zatia eraikitzeko proiektua esleitzeko dago oraindik. Gauzak horrela, bi Gobernuen asmoa da Sustapen Ministerioari eskatzea, batetik, Errioxako zatia, hau da, Alfaro eta Haro artekoa, ahal bezain laster bitan banatzea; eta bestetik, Ebro ibaiko barrera iragazkortzeko lanak egitea, zubiak eraikita.
Santiago bideko autobiarekin lotzea. Nafarroako eta Errioxako Gobernuek Sustapen Ministerioari lagunduko diote Santiago bideko autobia (A-12) estatuko errepide sareari lotzeko obrak egiten, Errioxan (LO-20) eta AP-68 errepidean; eta baita Errioxa eta Nafarroa lotzen dituen errepide nagusia bukatzea, Santiago bideko autobiari jarraipena ematen diona.
• Osasun laguntza. Eremu mugakideetako lehen mailako arretako eta arreta espezializatuko zentroetan gaixoak hartzen jarraituko dute. Horrez gain, bi Gobernuak honako gai hauetan lankidetzan aritzeko prest daude: traumatologia, endoskopiak, aurpegi-masailetako kirurgia eta larrialdietako neurokirurgia.
Gehiago irakurri:
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.
- Dokumentazioa:
- Audioa
- Bideoa
- Texto íntegro del Protocolo General de Colaboración entre Navarra y La Rioja
- Pie de la foto de familia
Argazki galeria.
-
Los presidentes de Navarra y La Rioja se saludan.
irudia handitu
-
Foto de familia de las autoridades asistentes al acuerdo entre Navarra y La Rioja.
irudia handitu
-
Errioxako eta Nafarroako agintariak CENER zentroan izan dira.
irudia handitu