(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Salanueva eta Kutz kontseilariek Aribeko udaletxea eta kontsultategia inauguratu dituzte asteazkena, 2009.eko irailak 16

Bi zerbitzu horiek martxan jartzeko, Nafarroako Gobernuak 145.588 euro jarri ditu eta Aribeko Udalak 68.937 euro


Salanueva eta Kutz kontseilariek Aribeko udaletxea eta kontsultategia inauguratu dituzte ( irudia handitu )

Toki Administrazioko kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday, eta Osasun arloko kontseilaria, María Kutz Peironcely, Ariben izan dira gaur goizean, Aezkoa ibarrean. Han, udaletxea eta kontsultategia inauguratu dituzte; kontsultategia udaletxearen eraikin berean dago.

Bi kontseilariek instalazioak ikusi dituzte, hauekin batera: Aribeko alkatea, Teodoro Barrio Laurenz; Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde; eta Lehen Mailako Arretako zuzendaria, Cristina Ibarrola. Obrak egiteko guztira 214.525 euro inbertitu dituzte. Lana Excavaciones Aezkoa SL enpresari eman zioten, zenbateko horren truke. Zenbateko horretatik 145.588 euro Nafarroako Gobernuak jarri ditu. Zehazki, Toki Administrazio departamentuak 66.025 euro jarri ditu eta Osasun departamentuak 65.896 euro kontsultategirako eta 13.667 euro ekipamendurako. Gainerakoa, 68.937 euro, Aribeko Udalak jarri du.


Aribeko kontsultategia eta udaletxea moldatzeko Nafarroako Gobernuak 145.588 euro jarri ditu. ( irudia handitu )

Proiektua Juan Urrutia arkitektoak egin du. Proiektuari jarraiki, eraikinaren fatxadak egokitu dituzte, estalkia berritu dute, berokuntza sistema instalatu dute eta udal bulegoak eta kontsultategia jarri dituzte, beheko solairuan. 

Kontsultategiak dauzka, 72 metro koadroan, medikuntza orokorreko kontsulta, erizaintzako kontsulta, itxarongela eta komunak. Izan ere, kontsultategia Aezkoa ibarreko gainerako herrientzako ere bada. Aribeko herria Auritzeko oinarrizko osasun eremuan dago. Herriak 60 biztanle dauzka, nahiz eta udaran gehiago izaten diren.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa