(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Berriozarreko txupinazoaren gaineko polizia txosten bat bidali dio Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzari asteartea, 2009.eko irailak 15

Barne Zuzendaritza Nagusiaren iritziz, terrorismoa goretsi zuten eta biktimak umiliatu zituzten


Nafarroako Gobernuak erabaki du Berriozarren abuztuaren 26an, hau da, herriko jaien hasierako txupinazoan gertatutakoaren gainean Barne Zuzendaritza Nagusia egiten ari den ikerketa Auzitegi Nazionaleko fiskalburuaren esku uztea. Izan ere, Barne Zuzendaritza Nagusiaren iritziz, egun hartan terrorismoa edo terroristak goretsi zituzten eta biktimak eta biktimen senideak umiliatu zituzten.

Nafarroako Gobernuak atzo izan zuen Barne Zuzendaritzak egindako txostenaren berri. Izan ere, Zuzendaritza horri agindu zioten, abenduaren 31n, bost egun lehenago Berriozarren gertatutakoa ikertzea, behar izanez gero jardun judizialei ekiteko. 

Foruzaingoak egin duen ikerketaren arabera (ikerketari prentsa dosier bat eta ikus-entzunezko materiala gehitu dizkiote), aipatu gertakarian “terrorismoa edo terroristak goretsi eta biktimak eta biktimen senideak mespretxatu edo umiliatu” zituztenaren “zentzuzko zantzuak” daude. Gertakarien arduradunak “foruzainen ikerketan eta aipamenetan agertzen diren pertsonak” izan daitezke.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa