(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Esparza kontseilaria eta Iruñako alkatea Arrotxapean izan dira, VINSAk sustatutako babes ofizialeko 85 etxebizitza ikusten asteazkena, 2009.eko irailak 9

Etxebizitzak Joakin Beunza, Arga Ibaia eta Bernardino Tirapu kaleetan daude; esleipendunak gaur sartu dira lehen aldiz etxebizitzetan


Alkatea eta kontseilaria, etxebizitzak ikusteko egin duten bisitan.

Iruñako alkatea eta Esparza kontseilaria babes ofizialeko 85 etxebizitzen multzoa ikusten izan dira. ( irudia handitu )

Etxebizitza eta Lurralde Antolamendu arloko kontseilaria, Jose Carlos Esparza Saez, eta Iruñako alkatea, Yolanda Barcina Angulo, Arrotxapea auzoan izan dira gaur, babes ofizialeko 85 etxebizitzen multzoa ikusten. Eraikinak kale hauetara ematen du: Joakin Beunza, Arba Ibaia eta Bernardino Tirapu.

Jabeak gaur izan dira etxebizitzetan lehenbizikoz, neurriak hartzeko eta akaberak ikusteko. Etxebizitzak Viviendas de Navarra SA (VINSA) sozietate publikoak esleitu zituen 2007ko otsaileko kanpainan, eta urrian entregatuko ditu, jabeek eskriturak sinatu ondoren. 

Aipatu 85 etxebizitzetatik 40 jendeari ostatu ematekoak dira (6 ez dituzte esleitu oraindik). Gainerako 45 etxebizitzetatik 35 Nafarroan erroldatutakoentzat dira eta 10 legezko erreserbetarako (familia ugarientzat, genero indarkeriaren edo terrorismoaren biktimentzat eta ezgaitasunak dituen jendearentzat). 

Orain arte 78 etxebizitza esleitu dituzte eta titularrak 146 dira. Bi, hiru eta lau logelako etxebizitzak daude, guztiak garaje eta trastelekuarekin. Txikienek 57,84 metro koadro dituzte eta 96.736 euro balio dute (103.507,52 euro BEZ barne); eta handienek 116,89 metro koadro dituzte eta 176.618 euro balio dute (188.981,26 euro BEZ barne). Hiru logela, 86,90 metro koadro, garajea eta trastelekua dituztenek 136.800 euro balio dute (146.376 euro BEZ barne). 

Erosleen familia diru-sarrera haztatuak dira Ondorio Askotarako Errenta Adierazle Publikoa (OAEAP) 0-4,84 halako. Batezbestekoa OAEAP 2,43 halako da; hau da, banakoen kasuan 20.785 euro eta bikoteen kasuan 24.943 euro; hori, 2008ko errentaren aitorpenerako. 

Nafarroako Gobernuak 1.044.994,85 euroko diru-laguntza publikoak eman ditu 61 etxebizitza erosteko (17 etxebizitza laguntzarik gabe erosiko dituzte). Esleitutako 78 etxebizitzen batezbesteko diru-laguntza 13.397,37 eurokoa da; 17.131 eurokoa, aipatu 61 etxebizitzak bakarrik kontuan hartuz gero. Diru-laguntza txikiena 7.738,82 eurokoa izan da eta handiena 38.797,08 eurokoa. 


85 etxebizitzak dauden eraikina

Arrotxapeako 85 BOEak urrian entregatuko dituzte. ( irudia handitu )

Eraikina Eycons Obras y Proyectos SL enpresak egin du, VINSAk 2005eko azaroan Nafarroako Gobernuari 1,34 milioiren truke eta 2005eko abenduan Iruñako Udalari 74.450 euroren truke erositako lursail batzuetan. Eraikina Lagunas Rozas - Lopez Asensio arkitektura bulegokoek diseinatu dute; aparejadoreak Angel María Abal Saleta eta Luis Aguirre Sanz izan dira; eta ingeniaritza lanak Leyre Proyectos de Ingeniería SL enpresak egin ditu. 

Bisitan, Esparza kontseilariak nabarmendu du etxebizitza multzo hori bat datorrela Nafarroako Gobernuek herritarren esku "etxebizitza duinak prezio duinean jartzeko konpromisoarekin". Sustapenarekin gainera, jendeari ostatu emateko politika arindu dute. Horri dagokionez, Iruñako alkateak esan du Udalak hirigintza esku-hartzeek eragindako herritarrei parte zaharrean ematen diela ostatu. Era horretan, administrazioen “elkarlan egokiari” esker, eremu berriak hobetzen dituzte, Arrotxapea kasu. Alkateak esandakoaren arabera, Arrotxapea da azken urteetan gehien garatu duten eremua eta "oso ondo lotua dago" hirigunearekin.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa