(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak karlismoko gertaera garrantzitsuenak ezagutzeko turismo ibilbide bat sortu du asteazkena, 2009.eko abuztuak 19

Ibilbideko herrietan banatuta hemezortzi informazio taula eta kartel egongo dira


Karlismoaren Bidea

Kultura eta Turismo arloko arduradunak Aiegin. ( irudia handitu )

Turismo eta Kultura kontseilaria, Juan Ramon Corpas Mauleon, eta Turismo zuzendari nagusia, Carlos Erce Eguaras, Karlismoaren Bidea ikusten izan dira gaur goizean. Turismo ibilbide berri hori seinaleztatzez ostiralean amaituko dute.

Ibilbidean 18 informazio taula eta kartel egongo dira, herri hauetan banatuta: Abartzuza, Altsasu, Arroitz, Aiegi, Bera, Elizondo, Lizarra, Etxalar, Etxauri, Lakar, Mendigorria, Orokieta-Erbiti, Gares eta Zugarramurdi. Halaber, informazio liburuxkak banatuko dituzte, Karlismoaren Bidearen deskribapen eta argazkiekin, eta bideari leku bat egingo diote www.turismo.navarra.es web orrian.
 
Karlismoaren Bideaz gain, Kultura eta Turismo departamentuak udara honetan abian jarri dituen beste bi daude: Hemingwayrena eta Sorginkeriarena. Ibilbide horiek sortu eta garatzearen helburua da turismo eta kultur eskaintza sustatzea eta dinamizatzea. Izan ere, ekimen turistiko horiek Nafarroan Produktu Turistikoak Garatzeko Planaren parte dira. Planaren asmoa da, hain zuzen, foru erkidegoko turismo dinamika sustatzea eta indartzea, ekipamendu, azpiegitura eta produktu turistikoak sortuz. 

Bidea seinaleztatzeko sei informazio taula jarriko dituzte; Altsasun, Elizondon, Lakarren eta Garesen bana; eta bi Lizarran: bat Los Llanos parkean eta beste bat herrigunean. Taula horietan egongo dira mapa bat, ibilbideak zeharkatzen dituen herriekin; karlismoak Nafarroako hainbat lekutan izan duen garrantziari buruzko azalpen bat; herrian izandako gertaerei buruzko testuak; eta irudiak. 

Altsasuko taulan Sakanako eta Burundako gatazkak aipatuko dituzte. Izan ere, eremu estrategikoak eta Arabatik Iruñara eta Lizarrerrira joateko pasabideak izan dira. Zumalakarregi buru zuten karlisten eta Quesadaren liberalen arteko lehen borroketako bat Altsasun gertatu zen, 1834ko apirilaren 22an. Borroka hartan Quesadaren taldeak galdu egin zuen.

Elizondoko taulan azalduko dute karlisten tronurako hautagaia, Carlos V.a eta Tomas Zumalakarregi bildu zirela herrian, 1834ko uztailaren 10ean. Zumalakarregik zuzendu zituen karlistak lehen borrokaldiaren gehiengoan. Iparraldeko mugatik sartzen ziren karlisten tropak, hornigaiak, liburuxkak eta hautagaiak.

Lakarren karlistek eraso egin zieten liberalei eta Alfontso XII.a preso hartu zuten ia, koroatu ondoren hara joan baitzen. Hori 1875eko otsailaren 3an gertatu zen.

1835ean karlistek Gares setiatu zuten. Liberalek, ordea, nahiz eta inguratuta egon, artillero karlistak garaitu egin zituzten.

Lizarran bi informazio taula jarri dituzte. Bata Los Llanos parkean dago, parada militarrak eta karlisten entrenamendu lekua egon baitziren han. Parke horretan izendatu zuten Tomas Zumalakarregi Nafarroako komandante nagusi. Bestea herrigunean dago eta Lizarra karlismoaren hiriburu izan zela azaltzen du.

Gainera, bederatzi plaka jarriko dituzte (480 x 370 milimetrokoak), herri hauetan izandako borroka eta liskarrei buruzko irudi eta testuekin: Abartzuza, Arroitz, Aiegi, Bera, Etxalar, Etxauri, Mendigorria, Orokieta-Erbiti eta Zugarramurdi.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa