(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 173 egoitza-plaza hitzartuko ditu CONCERDEP programaren barruan asteazkena, 2009.eko abuztuak 19

Plaza horietarako 6,6 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu, eta haietatik 60 berriak dira


Firma primeros contratos CONCERDEP

CONCERDEP programaren 173 plaza hitzartzeko sinaduraren unea. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak lehen hitzarmenak sinatu ditu gaur Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bitartez, CONCERDEP programaren barruan, 173 egoitza-plaza hitzartzeko mendeko pertsonentzat. Plaza horietatik, 60 berriak dira. Hitzartutako plazen lehen blokea Nafarroako hiru egoitzekin sinatu ditu: Burlatako Landazabal (SETENASA); Iruñeko El Mirador, Nafarroako Sanitas Residencial egoitzakoa eta Castejongo Residencia mixta Solidaridad egoitza.

Sinatzeko ekitaldia Nafarroako Jauregian izan da eta honako hauek parte hartu dute: María Isabel García Malo kontseilaria; Gerardo Amillano Larumbe, SETENASA erakundearen izenean; Olga Mesa Romeo, Castejongo Udaleko alkateordea eta José Javier Gabas Arbues, Nafarroako Sanitas Residencial egoitzaren izenean.

García Malok prentsaurrekoan gogoratu duen moduan, CONCERDEP programaren helburua da gaur egun egoitza-plaza pribatua (laguntza jasoz edo jaso gabe) duten menpetasun handiko edo 2. mailako menpetasun larriko egoeran dauden pertsonei egoitza-arreta bermatzea.

Helburu horren ondorioz pertsona horien plaza pribatuak publiko bihurtuko dira, eta Nafarroako Gobernuak bere gain hartuko du plazen kostu ekonomikoa. Horrela, "erabiltzailearen partaidetza ekonomikoa gaitasun ekonomikoaren araberakoa izango da"; mendeko adinekoak aukeratu duen ingurunean jarraituko du; Gizarte Zerbitzuen Zorroak ezartzen dituen zerbitzuak eta intentsitateak bermatuko dira, eta azkenik, kalitate-irizpideak aplikatuko dira, erabiltzailearen arreta zuzen eta egokia bermatze aldera.

García Malok azaldu duen moduan, CONCERDEP programa hau aurrera eramateko PSNren aurrekontuaren laguntza izan du, eta jarraitutako metodologia egoitza-taldeen araberakoa izan da. Kontseilaritzak adierazi du lehen bloke horrekin (gaur egun dauden hiru egoitzek osatutakoa), eta hemendik gutxira Iruñeko eta Eskualdeko egoitzekin itxiko diren beste bi blokeekin nahiz Foru Komunitateko beste bost zentrorekin, “guztira, beste 700 plaza hitzartu inguru sortzeko aukera emango duen prozesua hasiko da”. 

Zehazki, hitzartutako plazak hauek dira:

-118 Burlatako Landazabal Egoitzarekin. Haietatik, 27 aurretik hitzartutako plaza ez zuten pertsona berriak dira, eta 91, berriz hitzartutako plazak dira, aurretik hitzartutako plaza zuten pertsonei dagozkienak.

-42 plaza El Mirador Egoitzarekin. Haietatik, 16 plaza berriak dira, eta 26 aurretik hitzartutako plaza zuten pertsonei dagozkie.

-13 plaza berri Castejongo Residencia mixta Solidaridad egoitzarekin hitzartutakoak.

Haietarako guztietarako, Foru Gobernuak 6.634.205 euroko aurrekontua bideratuko du 2010eko abenduaren 31 arte (4.557.120 euro, 1.622.025 euro eta 455.058 euro, hurrenez hurren), eta espero da 2013. urtera arte (hiru egoitzekin egindako kontratuaren epea bukatzen denean) 173 plaza horietan 20 milioi euro baino gehiago inbertitzea. García Malok, horri dagokionez, hau adierazi du: “Zifra hauek Gobernua mendeko pertsonen arretan eta zerbitzuen garapenean egiten ari den apustu handiaren ondorioa dira”.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa