(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

KUTZ sailburuak egiaztatu duenez, Nafarroak nahikoa mediku ditu A gripeari aurre egiteko asteazkena, 2009.eko abuztuak 19

Osasun Saila Nafarroako Medikuen Sindikatuarekin bildu da, Sailaren aldeko elkarlana erakutsi duena


Osasun Zentroa

Kutz sailburuaren arabera, Nafarroak nahikoa mediku ditu A gripeak erasandakoak artatzeko.

Nafarroako osasun sistema publikoak nahikoa mediku ditu A gripeari aurre egiteko, kontuan izanda udazkenean laguntza mailak duen zama erabat handituko dela gaixotasun hori dela eta. Hori adierazi du Osasun sailburuak, María Kutz Peironcely andreak, gaur goizean emandako prentsaurrekoan, Nafarroako Medikuen Sindikatuaren (SMN) idazkaria den Juan Carlos Sánchez de la Nava jaunarekin batera.

Kutz sailburuak Nafarroako herritarrei “lasaitasun eta konfiantza” mezua bidali nahi izan die, eta gainera, gaur goizean SMNrekin izandako bileraren berri eman du. Elkarte hori, bere idazkariak adierazi duenez, Osasun Sailari “erabateko laguntza” emateko prest dago. Halaber, Sánchez de la Nava jaunak, nafarrei zuzendutako lasaitasun mezua berretsi egin du, adierazita nahikoa mediku direla, nahiz eta laguntza-eskaera handia izan daitekeen.

Sailburuak adierazi duenez, gaur goizeko bileran A gripearen pandemiaren egoera orokorra edo medikuei eragin diezazkioketen aparteko neurriak aztertu dira (txandak bikoiztu beharra, leku-aldaketak, baimenen murrizketa); halaber, gaixotasun horren ondorioz ospitaleratu behar izan diren pertsonen kasuak aztertu dira (orain arte 39 pertsona, horietatik 4 ZIUn).

Zentzu horretan, sailburuak gogorarazi du kasu gehienetan A gripeak koadro arinak biltzen dituela, baina ZIU ospitaleratzeek egonaldi luzea eskatzen dutela. Horrez gain, komentatu du erasandakoen batez besteko adina 34 urtekoa dela eta gaixotasun hori oso kutsagarria dela; beraz, A gripea ezagutu zenetik adierazitako prebentziozko neurriak hartu beharra dagoela.


Lurralde arteko batzordea Madrilen


Bestalde, sailburuak adierazi du hurrengo abuztuaren 31n Madrilen Lurralde Arteko Osasun batzordearen bilera izango dela. Bilera horretan, autonomia erkidego bakoitzak pandemiaren aurka duen prestakuntza azalduko du. Gure kasuan, Nafarroak kontingentzia-plangintza zabala du, Kutz andreak adierazi duenez, profesionalen arteko adostasun maila handiaz prestatu dena, eta plangintza horren jarraipena batzorde tekniko batek, exekutibo batek eta krisialdiko batek egingo dute.

Sailburuak azaldu duenez, bilera horretan bestelako gai batzuk ere jorratuko dira, besteak beste, litezkeen txertatzeko xede-taldeak edo ikastetxeak ikasturtean progresiboki sartzea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa