Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Esnearen prezioak ekoizpen-kostuen azpitik ez jaisteko da akordioa
Sanzberro kontseilariak Esneari buruzko Akordio Nazionalaren sinatzaileei harrera egin die
(
irudia handitu
)
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kontseilari Begoña Sanzberro Iturririak bilera egin du gaur goizean Nafarroako Nekazaritza Kooperatiben Batasuneko ordezkari Juan Manuel Garrorekin, UAGNko presidente Joaquín Uriarekin eta nekazaritza-erakunde horren abeltzaintzako ordezkari María Ángeles Sarasibarrekin.
Bilera horren xedea kontseilariari Esneari buruzko Akordio Nazionala aurkeztea izan da. Akordio hori, Madrilen sinatu zuten esne-sektoreko erakundeek uztailaren 20an. Horrez gain, Nafarroako Gobernuaren esku-hartzea finkatu dute Foru Komunitatean akordioaren baldintzak bete ditzan.
Zehazki, akordioak Nafarroan izango dituen ondorioak aztertu dira, esnearen prezioak ekoizpen-kostuen azpitik ez jaisteko. Horretarako, sinatzaileek homologazio-kontratu bat ezartzeko konpromisoa hartu zuten, eta horren bidez, gutxieneko prezioa ezarri dute ekoizlearen esnea banatzaileari saltzeko. Bestalde, banatzaileei eta Administrazioari kalitate-kontrol gehiago egiteko eta esnerako eta esnekietarako trazabilitate-sistemak ezartzeko eskatu zitzaien.
Gogoratu behar da Esneari buruzko Akordio Nazionala honakoek sinatu zutela: Ingurumeneko eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioko ordezkariek; Esne Industrien Federazio Nazionalak (FENIL); Espainiako Nekazaritzako Elikagaien Kooperatibek (CCAE), Nafarroako Nekazaritza Kooperatiben Batasuna (UCAN) horren kide delarik; ASEDAS, ANGED eta ACES banaketaren ordezkariek, ASAJA nekazaritza-erakundeak, Nafarroako ordezkaria UAGN delarik, eta Nekazari Txikien Batasunak.