Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak 4,3 milioi euro jarriko ditu Pirinioetako Autobiako obrak zuzentzeko
astelehena, 2009.eko abuztuak 10
Horretarako, asistentzia teknikoko kontratu bat sinatuko du, autobideko 4 eta 5 zatietarako
Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak erabaki du Herri Lan, Garraio eta Komunikazio departamentuari baimena ematea Pirinioetako Autobideko (A-21) 4 eta 5 zatietako (Judaren Bentatik Zaragozako mugara arteko) lanak zuzentzeko kontratua sinatu dezan; kontratua 4.327.444 eurokoa izango da. Finantzaketa hiru urtean mamituko dute: 2009an 269.047 euro, 2010ean 2.058.397 euro eta 2011n 2.000.000 euro.
Aipatu bi zati horiek egiteko kontratua joan den astean sinatu zuten. Obra hori legealdi osoan esleitu duten garrantzitsuena da. Obraren bitartez Nafarroako Gobernuak gaur egungo krisi egoeran oinarrizkoak diren bi helburu lortu nahi ditu: ekonomia dinamizatzea eta enpleguari eustea. Halaber, jarduera horrekin, Foru Gobernuak 2002-2009 Errepideen Plan Zuzentzailean jasotako ardatz estrategiko guztiak beteko ditu. Jarduera, halaber, Nafarroa 2012 Planean jasoa dago.
Pirinioetako autobiako 4 eta 5 zatietan (16,6 kilometro) bi tunel, tunel faltsu bat eta hiru biaduktu egin behar dituzte (bat Irati ibaiaren gainean eta beste bi Esako urtegiaren hedapenean). Bi zati horiek egiteko gutxi gorabeherako aurrekontua 222,85 milioi eurokoa da.