Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Obrak udazkenean hasiko dituzte eta Nafarroako Gobernuak 900.000 euro inbertituko ditu
Lizarrako Garcia Orcoyen ospitaleko erditze atala birmoldatzeko proiektua. Lehen solairuko esku-hartze eremua.
(
irudia handitu
)
Horrez gain, erditzeen atala birmoldatuko dute: erditze gela, umeak suspertzeko atala, dilataziorako lekua, sarbideak eta loturak. Birmoldatzeko eremuak 120 metro koadro dauzka.
Lizarrako Garcia Orcoyen ospitaleko erditze atala birmoldatzeko proiektua. Erditze atala berrituta.
(
irudia handitu
)
Azkenik, behe solairuko kirurgia atala hobetuko dute: familiari arreta emateko bulego bat eta atseden hartzeko espazio bat jarriko dituzte. Guztira 28 metro koadro gehiago jarriko dituzte. Horrez gain, kirurgia atalean hozkailu zaharra kendu eta berria jarriko dute, estalkian errendimendu handiagoa duen bat.
Alde horretatik, Nafarroako Gobernuak uztailaren 27ko bileran adostu zuen Nafarroako Osasun Zerbitzuko gerenteari kontratua sinatzeko baimena ematea, Garcia Orcoyen ospitaleko erditze atala handitzeko eta berritzeko obrak egiteko eta zuzentzeko kontratua, hain zuzen.