Ikusi egun honetako albiste gehiago
Landa Garapen eta Ingurumen departamentuko zerbitzu guztiak Gonzalez Tablas kaleko eraikinera eramango dituzte
osteguna, 2009.eko uztailak 30
Eraikina 2010eko lehen hiruhilekoaren amaieran jarriko dute martxan; bizilagunentzako 240 aparkaleku izango ditu, lurpean
Agintariak Iruñako Gonzalez Tablas kaleko eraikin administratiboan izan dira.
(
irudia handitu
)
Gaur goizean, bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Álvaro Miranda Simavilla, eta Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria, Nafarroako Gobernua Iruñako Gonzalez Tablas kaleko 7. zenbakian egiten ari den eraikin administratibo berrian izan dira. Eraikina 2010eko lehen hiruhilekoaren amaieran jarriko dute martxan, seguru asko.
Eraikinean Landa Garapen eta Ingurumen departamentuko unitate administratibo guztiak jarriko dituzte, orain Iruñako hainbat lokaletan baitaude sakabanatuta. Gainera, sotoan bizilagunentzako aparkalekua jarriko dute, 240 ibilgailurentzat, eta inguruan, hiriaren erdi-erdian, erabilera publikoko 1.500 m²-ko lorategiak. Eraikinaren egitura amaitu dute dagoeneko eta orain fatxadak ixten, barruko igeltserotza lanak egiten, eraikina iragazgaizten eta zola eta instalazioak jartzen ari dira.
Gonzalez Tablas kaleko eraikinean jarriko dituzte Landa Garapen eta Ingurumen departamentuko zerbitzu guztiak.
(
irudia handitu
)
Jarduera hori Nafarroa 2012 Planeko 90 jardueretako bat da. Gainera, bat dator 2009-2011 Higiezinen Planean ezarritako bulego publikoen ereduarekin; plan hori ekainaren 29an onartu zuen Foru Gobernuak. Planaren helburua da higiezinak modu eraginkorrean erabiltzen direla bermatzea, berezko baliabideei balioa emanda eta erabilera kostuak murriztuta; izan ere, errentamendu kontraturik ez da sinatzen. Horrez gain, asmoa da herritarrei arreta hobea ematea eta unitate administratiboen premiei erantzutea; horretarako bildu nahi dituzte, hain zuzen, departamentu bateko zerbitzu guztiak eraikin batean.
Eraikinera egin duten bisitan, Miranda eta Sanzberro kontseilariek honako hauek izan dituzte lagun: Nekazaritza eta Abeltzaintzako eta Landa Garapeneko zuzendari nagusiak, Ignacio Guembe Cervera eta Jesus María Echeverria Azcona, hurrenez hurren; Ondare Zerbitzuko zuzendaria, Javier Martínez Eslava; Obra eta Azpiegitura ataleko burua, Marta Echavarren Zozaya; proiektua idatzi duen arkitektoa eta obrako zuzendaria, Manuel Blasco Blanco; Acciona enpresako zonako burua, Benigno Herreria Cobo; eta Nafarroa Acciona departamentuko burua, Manuel Caceres Castro.
Gehiago irakurri:
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.
- Dokumentazioa:
- Reubicación del departamento Desarrollo Rural y Medio Ambiente
Argazki galeria.