(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Udaltzaingoak bihartik aurrera abiadura- eta alkoholemia-kontrolak areagotuko ditu irteera-operazioarengatik osteguna, 2009.eko uztailak 30

Trafiko-dispositibo berezia 15etan aktibatuko da eta igande gauerdian amaituko da


Foruzangoak, bihar, ostirala, uztailak 31, 15etan, oporretako irteera- eta itzulera-operazioa dela-eta trafikoa zaindu eta kontrolatzeko dispositibo berezia jarriko du, igande gauerdira arte.

Zehatz esanda, ohiko aisialekuetara joateko irteera moduan erabiltzen diren sare nagusiko errepideetan foruzain gehiago egongo dira, hala nola Nafarroako Autobidean (AP-15) eta Vasco-Aragonesa Autobidean (AP-68) eta abiadura- eta alkoholemia-kontrolak areagotuko dira. Argiketa taldeek goiz, arratsalde eta gaueko txandetan lan egingo dute diligentziak egiteko, beharrezkoa izanez gero.

Era berean, zenbait patruilak trafikoa zainduko dute egunotan jaiak ospatzen dituzten herrietatik hurbil.

Nafarroan, oporretako joan-etorriek ez dute arazo gehiegi eragiten trafikoan, arazo puntualak baino ez. Hala ere, irteera-operazioa asteburuan da, eta ibilbide luzeko bidaiekin batera ohiko joan-etorriak egingo dira, jaietan dauden herrietara.

Bestalde, trafiko astunari eta merkantzia arriskutsuei jarritako murriztapenak indarrean daude. Modu horretan, trafikoan arazorik ez sortzeko, zama horiek garraiatzen dituzten ibilgailuek eta zirkulatzeko baimen bereziak behar dituztenek, pisuarengatik edo neurriarengatik, egun hauetan zirkulatzea debekatuta izango dute. Gogoan izan behar da, gainera, larunbatean, 7etatik 19etara, eta igandean, 0etatik 22etara, debekatuta dagoela 7.500 kilotik gorako ibilgailu astunen zirkulazioa Frantzian sartzeko bideetatik (N-121-B, Dantxarineatik, eta N-135, Luzaidetik), Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak (DGT) ezarritakoaren arabera.

Horrez gain, aurreko urteetan bezala, DGTk Nafarroan kirol-lehiak egitea murriztu du Foru Komunitateko sare nagusiko eta intereseko errepideetan, uztailaren 31ko 12etatik abuztuaren 3ra. 

Kirol- eta aisia-jarduerek ukitutako errepideak

Bestalde, Nafarroako errepide-sareko zenbait puntutan datozen egunetan kirol- eta aisia-jarduerak egingo dira, baina horiek behar den moduan seinaleztatuta egongo dira eta foruzainek puntu horietan trafikoa antolatzen lagunduko dute.

Biharko 9,45etan Iruñako txirrindularitza-itzuliaren 4. etapa hasiko da (Irurtzun-Iruña) eta txirrindulariek 83 kilometroko bidea egingo dute. Etapan errepide hauek zeharkatuko dituzte: N-240-A (Iruña-Gasteiz), NA-1300 (Irurtzun-Lekunberri), NA-4318, NA-4112 (Beruete), NA-411 (A-15-Ostiz), NA-4161 (Larraintzar-Iraizotz), NA-4230 (Lizaso-Arraitz), NA-8104 (Olague zeharbidea), NA-2520 (Olague-Zubiri), NA-138 (Aldude), NA-135 (Iruña-Frantzia Luzaidetik), PA-30 Ipar Ingurabidea eta NA-2517 (Atarrabia-Oricain).

Larunbatean, abuztuak 1, 15etan, Bidasoaren jaitsiera egingo da, eta horrek aparkaleku-guneetan eragina du, zehatz esanda, N-121-A errepideko antzinako 68.700 kilometroan (Iruña- Behobia).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa