(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Palmanova-Calvián (Mallorca) bi guardia zibilen hilketa gaitzetsi du osteguna, 2009.eko uztailak 30

Era berean, Guardia Zibilari babes zintzo eta leiala agertu eta terrorismoa gainditzeko egindako lana eskertu dizkio


Nafarroako Jauregia

Gaur arratsaldean Palmanova-Calvián, Mallorcan, Guardia Zibilaren kuartelean egindako atentatu terrorista koldarrean bi guardia zibil hil dira –bat Iruñakoa-. Horren aurrean, Nafarroako Gobernuak hildakoen familiakoei eta Institutu Armatuko kideei elkartasuna adierazi die une zail honetan.

Horrez gain, Guardia Zibilari babes zintzo eta leiala agertu eta terrorismoa gainditzeko egindako lana eskertu dizkio, beste Segurtasun Indar eta Kidegoekin eta Botere Judizialarekin batera, zuzenbideko estatuaren tresna diren neurrian.

Nafarroako Gobernuak ETA talde terrorista bete-betean gaitzetsi du atentatu anker hau dela-eta, Burgosko atentatua egin eta ordu gutxira gertatu dena. Atentatu hau basakeria hutsa da eta pertsona ororen oinarrizko eskubidea, bizitza, ukatzen du eta, era berean, gizarte osoa arbuiatzen du, gizarteak bakean eta askatasunean bizi nahi baitu eta indarkeria eta hiltzaileak erabat baztertzen baititu.

Foru Gobernuak herritar, erakunde eta elkarte guztiei jendaurrean ETAren indarkeria eta indarkeria hori erabiltzen dutenak baztertzeko eta esparru guztietan horren arabera jokatzeko eskatu die. Eta alderdi politikoei, erakunde publikoei eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei ETAko hiltzaileen aurkako bidean aurrera egiteko adorea eman die, atentatu gehiago gerta ez dadin eta egintza kriminalak egiten dituztenak eta horretarako laguntza, babesa edo justifikazioa ematen dutenak justiziaren esku eta espetxera bidean jar ditzaten.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa