(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Mendebaldeko Saharako neska-mutilen taldea hartu du osteguna, 2009.eko uztailak 30

“Oporrak Bakean” programaren hamalaugarren edizioko 134 kideen ordezkaritza izan da


Saharako haurren harrera-ekitaldia

Lmamia Salek neskatoak Saharako neska-mutilen izenean hitz egin du. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak gaur eguerdian Saharako hogeita hamar bat neska-mutil Jauregian hartu ditu. Haur horiek Foru Komunitatean egongo dira udako hilabeteetan, Nafarroako familien etxeetan. Ekitaldian, Sanzekin batera, María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, Hamma Dari Cidi Saharako Errepublika Demokratikoko ordezkaria Nafarroan eta Benito Cerdán Saharako Lagunen Nafarroako Elkarteko (ANAS) kidea egon dira.

Talde osoan 7 eta 12 urte bitarteko 134 neska-mutil daude, Mendebaldeko Saharako errefuxiatuen kanpamenduetakoak, Tindoufekoak (Aljeria). ANASek eta Saharako ordezkariak Nafarroan antolatzen duten “Oporrak Bakean” programaren barruan etortzen dira neska-mutilak. Aurten programa horren hamalaugarren edizioa da.

Sanz presidenteak programa sustatzen dutenei eskerrak eta zorionak eman dizkie, “antolaketa bikaina delako”, eta pozik agertu da “Nafarroako familiek urtero-urtero Saharako neska-mutilak etxean hartuta ematen duten laguntza” dela eta. Ildo horretatik, haurrei gozatzeko eta Nafarroan ematen zaien maitasuna baloratzeko esan die, eta gehitu du “Gobernuak eta erkidego osoak konpromisoa duela Saharako herriak dituen arazoen aurrean”.

Presidentearen parte-hartzearen ostean, Lmamia Salek Labida neskatoak, neska-mutilen taldearen ordezkaritzan, gaztelaniaz hitz batzuk esan ditu harrera-familiei eta Nafarroako Gobernuari emandako laguntza eskertzeko, eta programa amaitu ondoren Saharan haien familiak berriz ikusteko nahia dutela agertzeko.


Saharako haurren harrera-ekitaldia

Sanz presidentea programako parte-hartzaileekin. ( irudia handitu )

ANAS elkartea Saharako ordezkariaren ekimenez sortu zen. Bere garaian langileak bilatu zituen Fronte Polisarioaren ekimenez sortutako ordezkaritzaren jardueretan laguntzeko elkartea sortze aldera. “Oporrak Bakean” proiektua elkarteko jardueren ardatza da eta, horrez gain, jaki, arropa, eskolako material edo jolasekin osatutako laguntza-karabanak ere jaso eta bidaltzen ditu. Era berean, urtean bi bidaia antolatzen ditu Tindoufeko kanpamenduetara harrera-familiek neska-mutilak bisitatu, familia biologikoak ezagutu eta bizi-baldintzak ikus ditzaten.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa