(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Posta-elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Andelosko aztarnategiak sei hilabetetan iazko urte osoan baino bisita gehiago izan ditu asteartea, 2009.eko uztailak 28

1997an Plan Zuzentzailea idatzi zenetik zenbait jardun egin dira eta museoa egiteko prozesua amaitu da


Andelos

Parlamentariak Andelosen 2008an. ( irudia handitu )

Andelosko aztarnategian museoa egiteko prozesua amaitu ondoren, 2009ko lehenengo sei hilabeteetan 5.865 bisita egin dira, 2008. urte osoan baino 1.180 gehiago. Iazko lehenengo sei hilabeteetan 3.180 bisitari hurreratu ziren aztarnategira.

1997an Andelosko Plan Zuzentzailea idatzi zen, eta ordutik aztarnategian zenbait jardun egin dira. Planean leku horretan dauden baliabideen balio nagusiak definitu eta egin beharreko jardunak adierazi ziren. Ildo horretatik IKO adierazpena egin zen, zientzia- eta hezkuntza-intereseko zenbait lan argitaratu dira, eta kontserbazio-lanak eta beharrezko azpiegiturak egin dira. Bestalde, aurrietan museoa egin da eta informazioa eta azalpenak emateko osagaiak gehitu dira.

Aztarnategiko interpretazioari eta aurkezpenari dagokionez, mailaz mailako programa garatzeko lan egin da. Horretarako, lehen helburua Andelosko Museoaren eraikina, aztarnategian sartzeko eta esparrua kontrolatzeko gunea, egitea izan zen. Bertan maketa tekniko interaktiboa jarri zen, hiriaren eta inguruaren topografia irudikatzen zuena, Deabruaren Zubia-Iturranduz urtegian hasi eta Arga ibairaino. Era berean proiektu museografikoa idatzi eta gauzatu zen, eta eraikinean informazio-panelak eta indusketetan berreskuratutako materialen bitrina bat jarri ziren, baita materialak erakutsi eta ezagutarazteko bestelako baliabide osagarriak ere.

Era berean, aztarnategiaren irudiaren diseinua egin da eta egitura arkeologikoak babestu eta sendotzeko proiektuak idatzi eta gauzatu dira, aztarnategiaren bisita eta ibilbideen trazadura prestatzeko.

Bestalde, Andelosko Plan Zuzentzailea garatzeko jardunak hasi zirenetik, aztarnategia babestu eta kontserbatzeari lotutako zenbait jardun egin dira, hala nola hesiak jartzea, garbitzea eta urak hornitzeko sistema sendotzea eta Deabruaren Zubia eta Iturranduz urtegia egokitzea. 2003an aurrien kontserbazio-egoerari buruzko azterketa eskatu zen, eta 2007an aurriak sendotzeko proiektua idatzi zen. Proiektu hori 2008an eta 2009an gauzatu eta osatu zen, aztarnategiaren barruan zenbait jardun eginda.

Kultura eta Turismo Departamentuak esandakoaren arabera, Andelosko aztarnategiak ikerketa-jarraipen handia izan du, indusketa arkeologikoen kanpaina sistematikoak egin direlako, 1980tik etenik gabe, María Ángeles Mezquíriz Irujoren zuzendaritzapean. Guztira hogei indusketa-kanpaina egin dira, eta 1988tik aurrera Indusketen Urteko Planaren atal izan dira. Lan horietan egiaztatu da erromatar hiriak hartzen duen lekuan aurretik ezarpen bat egon zela, Burdinaren Aroko kultura-osagaiak dituelako, K.a. IV-III. mendeetakoak. K.a. I. mendean opus signinum zoruekin apaindutako etxeak daude. Baina hiriak K.o. I. eta II. mendeetan lortu zuen goren unea, eta hiri-garapenarekin batera hornikuntza hidraulikoko sistema konplexua ezarri zen. 2000. urtean Andelosko aztarnategian indusketak amaitu ziren.
Urte hauetan guztietan, indusketa-lanekin batera aztarnategiari buruzko argitalpenak edo berreskuratutako materialen azterketa partziala egiten duten lanak kaleratu dira. Modu horretan, indusketen memoria idazten amaitu da, aztarnategiko bisita osatzen duen gida-memoria moduan erabiltzeko. 

Turismo arloan, eta marketin programari eta ustiapen turistiko-kulturaleko programari dagokionez, Nafarroako Gobernua, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, “Nafarroako Kultura Turismoaren Plana 2008-1012” egiten ari da, Nafarroan Kultura Turismoa egituratu, bultzatu eta garatzeko. Andelosko hiria plan horretan jasota dago, eta bi ardatz ditu: Kultura Turismoa Garatzeko estrategia, kultura-baliabideak kultura-produktu bihurtzera bideratua, eta Kultura Turismoaren Marketin estrategia, sustapenean inbertsioak eginda. Bi estrategia horiek programa eta ekintza batzuen bidez zehazten dira.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa