Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
San Frantzisko plazako Turismo Bulegoan kokatuta egongo da, eta kazetarien eskura ezinbesteko baliabide guztiak jarriko ditu
Bosgarren urtez jarraian, Iruñako Turismo Bulegoan San Fermin jaietako Nazioarteko Prentsa Bulegoa kokatuko da, eta kazetariei arreta emango die uztailaren 6an 9etatik 14etara, eta uztailaren 7tik 14ra, 7.45etik 14etara. Arratsaldeetan, 17etatik 19etara egongo da irekita.
Bulegoan Nafarroako Kazetarien Elkarteak kontratatutako bost profesional egongo dira, eta bertan, kazetariek haien lana egiteko ezinbestekoak dituzten baliabide teknikoak eta giza baliabideak izango dituzte eskura.
Kazetariek, egunero-egunero, Estatu Batuetako, Europako eta Australiako egunkari nagusien goiburuak izango dituzte eskura, estatuko eta tokiko prentsaz gain. Halaber, plasma pantailak izango dituzte estatuko eta nazioarteko 400 telebista katerekin baino gehiagorekin, eta sei ordenagailu eramangarri eta Interneten ibiltzeko hari gabeko konexioak izango dituzte, baita satelite bidezko konexioak ere.
Bulegoari agindu zaio, besteak beste, San Fermin jaiei, Iruñari eta Nafarroari buruzko pentsa dosierra egitea, informazio eguneratuarekin. Aurten, gainera, informazio hori formatu elektronikoan emango dute (USB memoria). Dokumentazioan, turismo-eskaintzaz eta beste datu interesgarri batzuez gain, Nafarroari buruzko informazio ekonomikoa eskainiko da. Foru Komunitatea inbertitzeko, lan egiteko eta ikasteko leku erakargarri moduan aurkeztuko da.
Bulegoaren web orrialdean hurrengo hauek aurki daitezke: proposamenak, eguneko ekitaldiak, entzierroaren bideoak, jaien programa eta bestelako baliabide interesgarriak. Informazioa nahi izanez gero, 948 229315, 948 225092 eta 948 211173 telefono-zenbakietara deitu daiteke.