(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko 4.000 ikasle inguruk parte hartu dute hizkuntzak ikasteko murgiltze ikastaroetan osteguna, 2009.eko ekainak 25

Hezkuntza departamentuak 1.100.000 euro jarri ditu


Hezkuntza departamentuko Eskolako Hizkuntza Plangintzarako Zerbitzuak eskola garairako eta udararako ikastaroak antolatu ditu, ikasle nafarrek atzerriko hizkuntzak ikas ditzaten. Horretarako 1.100.000 euro jarri ditu.

Urtetik urtera gero eta ikaskuntza modalitate gehiago jartzen dituzte, guztien oinarriak berberak badira ere: hizkuntzan murgiltzea (atzerriko hizkuntza bakarrik erabiltzea komunikatzeko), jatorrizko herrialdeko irakasleak baliatzea, eta akademi jarduerez gain jolasak eta kirol eta aisia jarduerak egitea. Modalitateak dira “Nafarroako murgiltze ikastaroak” eta “atzerriko murgiltze ikastaroak”. Programak hauek dira:

Eskola garaiko ikastaroak (udara baino lehen)

* Ingelesa ikasteko murgiltze ikastaroak, “English Week” direlakoak. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek eta DBHko lehen mailako ikasleek egin dituzte, otsailaren 2tik ekainaren 19ra. Ikastaroak Irunberriko Sierra de Leyre BHIan egin dituzte, barnetegien gisara. Hezkuntza departamentuak 900 ikaslerentzako lekua jarri du.

Udako ikastaroak

* Ingelesa ikasteko eguneko murgiltze ikastaroak Iruñan eta Tuteran, Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailako ikasle nafarrentzat. Guztira 1.800 ikaslerentzako lekua dago. Ikastaroak bost egunekoak dira: uztailean eta abuztuan egingo dira, astelehenetik ostiralera, goizeko 9.30etik arratsaldeko 17.00etara. Ikastaroen edukia hau da: teknologia berriak, tailerrak, dramatizazioa, eskulanak, kirol jarduerak eta kanpo libreko jarduerak. Ikastaroak ekainaren 22an hasi ziren ematen.

* Ingelesa ikasteko murgiltze ikastaroak, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzat. Ikasleek 7 egun egingo dituzte, barnetegien gisan, Garesko Centro Puente ikastetxean eta Irunberriko Sierra de Leyre BHIko egoitzan. Guztira 540 ikaslerentzako lekua dago. Helburua da ingelesa eguneroko jardunean ikastea eta erabiltzea: jaikitzerakoan, gosaltzerakoan, paseatzerakoan, e.a. Ikastaroak ekainaren 21ean hasi zituzten.

* Ingelesa ikasteko murgiltze ikastaroak, DBHko 1., 2. eta 3. mailako ikasleentzat. Ikasleek 10 egun egingo dituzte, barnetegien gisan, uztailean eta abuztuan. Ikastaroak Irunberriko Sierra de Leyre BHIan egingo dituzte eta guztira 420 ikaslerentzako lekua egongo dago.

* Frantsesa ikasteko murgiltze ikastaroak, DBHko 1., 2., 3. eta 4. mailako ikasleentzat. Ikastaroak abuztuan egingo dituzte, barnetegien moduan, Donibane Lohizunen. Guztira 200 ikaslerentzako lekua dago. Ikastaroak 9 egunekoak dira.

* Atzerrian hizkuntza familian ikasteko ikastaroak, Batxilergoko lehen mailako ikasleentzat. Hezkuntza departamentuak 168 ikaslerentzako lekua egin du: 88 AEBetan eta 80 Kanadan. Ikasleek 4 aste egingo dituzte atzerrian, uztailean edo abuztuan. Talde bakoitzak bere begiralea edukiko du eta begirale hori ikasleak zaintzen egongo da Iruñatik irteten direnetik heltzen diren arte. Ikasleak familia batekin biziko dira eta jarduera sozialak eta kulturalak egingo dituzte.

Udara ondoko ikastaroak

* Atzerriko ikastetxe batean egiteko akademi programa, ikasturtearen lehen hiruhilekorako. DBHko 4. mailako ikasleek egin dezakete. Guztira 159 leku daude: 145 Kanadan (70 lau astekoak eta 75 zortzi astekoak), 7 Irlandan (lau hilabetekoak) eta beste 7 AEBetan (bost hilabetekoak).

* Ingelesa ikasteko murgiltze ikastaroak, “English Week” direlakoak. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek egin ditzakete, urrian eta azaroan. Ikastaroak 5 egunekoak dira eta barnetegien gisan egingo dira, Irunberriko Sierra de Leyre BHIko egoitzan. Guztira 400 ikaslerentzako lekua dago.

* Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak autonomia erkidegoekin elkarlanean antolatzen duen murgiltze programa, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleentzat. Hezkuntza eta Zientzia Ministerioarekin hitzartuta, ingelesa ikasteko aste beteko murgiltze ikastaroak antolatzen dira, estatuko aterpetxeetan egiteko, 2009ko udazkenean.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa