Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Ehiza Federazioak xede horretarako 10.000 euro jasoko ditu
Foru Gobernuak ehiza eta ingurumen arloetan zabalkuntza- eta prestakuntza-eginkizunak finantzatuko ditu
(
irudia handitu
)
Andrés Eciolaza Carballo Ingurumen eta Uren zuzendari gerenteak eta José Ángel Rémirez Arana Nafarroako Ehiza Federazioko presidenteak hitzarmen bat sinatu zuten atzo arlo zinegetikoan (ehizaren artean) zabalkuntza- eta prestakuntza-eginkizunak egiteko ehiztarien kolektiboaren barruan.
Hori dela bide, Federazioari 10.000 euroko diru-laguntza emango zaio, zehazki, ehiza-esparruetako zaintzaileen eginkizunei eta garrantziari buruzko ikus-entzunezko materiala egiteko (6.000 euro) eta eremu publiko irrati-elektrikoaren lizentzia mantentzeko (4.000).´
Oro har, ehiztariei bideratutako jarduerak egin beharko dira, kolektibo hori eduki zinegetikoa edo ingurumenari lotutako edukia duen edozein ekintzaren inguruan trebatzeko edo informazioa emateko. Hitzarmenean ezarritako betebeharrak betetzen direla zaintzeko, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko eta Nafarroako Ehiza Federazioko ordezkarien batzorde paritarioa eratuko da, eta horrek eman beharko ditu jarraibide egokiak ezarritako ekintzak egiteko eta berak aztertu eta onetsi beharko ditu jardunak aldatzea edo ordeztea.
Betebeharrei dagokienez, hitzarmenaren arabera, entitate onuradunak Nafarroako Gobernua berariaz aipatu behar du diru-laguntza ematen duen erakunde moduan, eta Gobernuaren logoa sartu behar du zabalkuntza horretan erabiltzen den material grafiko eta inprimatuan.