(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Posta-elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Bruselan sari bat jaso du ur-ipurtatsa defendatzeko proiektuarengatik osteguna, 2009.eko ekainak 25

Helburua Arga eta Aragoi ibaien beheko tarteen berreskuratze ekologikoa izan da, espezie horren dentsitaterik handiena duten inguruak dira eta


LIFE proiektuaren sari-banaketa

LIFE proiektuaren sari-banaketa Bruselan. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, atzo gauean, Bruselan, ur-ipurtatsa berreskuratzeko egindako lanarengatik saria jaso zuen, Europar Batasuneko “Life III” proiektuaren barruan. Aurkeztutako lanen artean 26 hautatu dira, besteak beste, Gestión Ambiental Viveros y Repoblaciones enpresa publikoak garatutakoa.

Nafarroan ur-ipurtatsaren habitata hobetzeko proiektuari emandako saria María Lozanok jaso zuen, Nafarroako Gobernuak Bruselan duen bulegoko ordezkariak.
“Ur-ipurtatsa duten ibaien kudeaketa ekosistemikoa” proiektua Sociedad de Gestión Ambiental Viveros y Repoblaciones de Navarra enpresak aurkeztu zuen Europar Batasunean, eta 2005ean Europar Batasuneko herrialde guztietan aurkeztu ziren 183 proiektuetatik onetsitako proiektuen artean dago. Jardun hori 2005eko urtarrila eta 2007ko abendua bitartean egin da, eta 1,7 milioi euroko inbertsioa izan du. EBk kopuru horren %60 eman du, eta Nafarroako Gobernuak, gainerako %40.

Ur-ipurtatsa (Mustela lutreola), katamotz iberiarrarekin batera, inguru palearktikoko haragijale mehatxatuena da, eta planeta osoan, desagertzeko arriskurik handiena duen animalia-espezieetako bat. EEk kontserbatzeko lehentasunezko espezie moduan katalogatuta du. Espainian desagertzeko arriskuan dago eta, beraz, baita Nafarroan ere. 

Nafarroan Iberiar penintsulako ur-ipurtatsen %70 bizi dira, eta beraz, Foru Komunitateak mehatxatutako espezie hau kontserbatzeko nolabaiteko erantzukizuna du. 

Hauek izan dira lan-ildo nagusiak: ibaiertzak, amildegiak eta meandroak, hezeguneak, sahastiak, makaldiak eta milazkadiak berreskuratu eta lehengoratzea, baita uholde-lautada ere; ur-ipurtatsaren populazio bideragarria babestu eta kontserbatzea, eta mehatxu nagusiak ezabatzea (autoek harrapatzea eta ureztatze-ontzietan itotzea, bisoi amerikar basatiak egotea); ur-ipurtatsaren populazioaren jarraipena eta monitorizazioa; eta tokiko herritarren artean ulermena eta inplikazioa sustatzea hezkuntza-, prestakuntza- eta aisia-jardueren bidez. 

Proiektuak Aragoi eta Arga ibaien beheko tarteetako udal barruti batzuk barruan hartzen ditu: Zarrakaztelu, Murillo el Fruto, Mélida, Santakara, Murillo el Cuende, Caparroso, Martzilla, Funes, Azkoien, Faltzes eta Alesbes.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa