(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Enpresak sortzeko eta egonkortzeko 730.000 euroko laguntza eman dute osteguna, 2009.eko ekainak 25

Laguntzak enpresa jarduera sustatzen duten zortzi erakunderentzat da; erakunde horiek modu koordinatuan egingo dute lan


Enpresak sortzeko laguntzak

Proiektuan parte hartzen duten erakundeetako arduradunak. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bitartez, zortzi eskualde erakundeei 730.000 euroko laguntza eman die. Diru hori erabiliko dute erkidegoan enpresa ekimenak eta dibertsifikazioa sustatzeko jarduerak egiteko. Laguntzen berri NEZko zuzendari gerenteak, Jose Luis Ruiz Ciruelos, eman du prentsaurrekoan. Harekin batera Nafarroako Enpresa eta Berrikuntza Zentro Europarreko zuzendari gerentea, Carmen Leza, egon da.

Laguntza horiek IV. Enplegu Planekoak dira, ekimenak, autonomoak, gizarte ekonomiako enpresak eta enpresen dibertsifikazioa sustatzeko neurrien kapitulukoak. Plan hori duela gutxi hitzartu zuten Gobernuak eta agente sozialek. Helburua da erkidegoan enpresak sortzea eta egonkortzea sustatzea, batetik, eta ekimenek porrot egiteko arriskua gutxitzea, bestetik; hori, jarduera zehatzak medio: enpresa aholkularitza, prestakuntza, negozioen bideragarritasuna aztertzea, enpresa sortu berrietan tutoretza lana egitea.

2009ko laguntzak esleitzeko irizpideak aldatu egin dituztenez, erakundeak animatu dituzte eskari kolektiboak egitera. Asmoa da Nafarroan enpresak sustatzen lan egiten duten agenteak elkarlanean aritzea, laguntza jasotzen duten kolektiboei (ekintzaileei, ETEei, mikroETEei eta lan sozietateei) arreta hobea emateko eta bitartekoen aprobetxamendua optimizatzeko.

Aurten, laguntzak honako hauek jasoko dituzte: ANEL, Teder Elkartea, Nafarroako Merkataritza Ganbera, Cederna-Garalur, Eder Partzuergoa, Erdialdeko Partzuergoa, Gaztelan Fundazioa eta Nafarroako Enpresa eta Berrikuntza Zentro Europarra (NEBZE); azken horrek lana koordinatuko du.

Espero dute erakunde horiek batera lan eginda ekintzaileei eta enpresei zerbitzu hobeak eskaini ahal izatea, enpresa proiektuak erakundeen espezializazioaren arabera banatuz, prestakuntza ekintzak planifikatuz, bereiztea eta berrikuntza sustatuz, informazioa homogeneizatuz eta jardunbide egokiak bateratuz. Helburua da ekitaldi honetan 230 enpresa berri sortzea eta bi urte baino gutxiago dituzten 140 ETEetan tutoretza lana egitea.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa