Ikusi egun honetako albiste gehiago
Sanz presidenteak 20 Nafarroa Beka eman ditu
asteazkena, 2009.eko ekainak 24
Beken asmoa da gazte nafarrei nazioarteko unibertsitate ospetsuetan masterrak egiten laguntzea
Sanz presidentea Nafarroa Beken 20 onuradunei hitzaldia ematen.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuko presidenteak, Miguel Sanz Sesmak, 2009ko deialdiko 20 Nafarroa Bekak eman ditu gaur goizean. Laguntza horiek ematen diren lehen aldia da. Asmoa da gazte nafarrei nazioarteko unibertsitate ospetsuetan masterrak egiten laguntzea. Lehen edizio honetan Nafarroako Gobernuak 725.800 euro jarri ditu.
Deialdi honetan hamaika emakumezkok eta bederatzi gizonezkok jaso dituzte bekak; gazteen batezbesteko adina 26,8 urtekoa da. Hona hemen laguntzak jasoko dituztenen izen-abizenak: Javier Agudo Canalejok Nafarroako Unibertsitateko Ekonomiako lizentziatura dauka eta legeak eta ekonomia ikasiko ditu Hanburgoko Unibertsitatean; Guillermo Aguilar Undianok Bussiness Administration-Marketing arloan bachelorra dauka eta kontularitza ikasiko du Floridako Nazioarteko Unibertsitatean; Jone Aldaz Ruiz antropologia ikasten ari da Londresko Unibertsitatean eta Londres bertako unibertsitate batean espezializatuko da; Eduardo Aragón Gurríak Industri Ingeniaritza egin du Comillasko Unibertsitatean eta Berkeleyko Unibertsitatera bidaiatuko du MBA bat egitera; Mikel Ariz Galileak Telekomunikazio Ingeniaritza egin du Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta master bat egingo du Melbournen; Carolina Bayo Delgado Zuzenbidean lizentziatua da eta New Yorkera joango da master bat egitera.
Baina horiek ez dira guztiak: Iván Cordón Medranok Ingeniaritza Informatikoa egin du Castelloko Jaume I Unibertsitatean eta Erresuma Batura bidaiatuko du, adimen artifizialean espezializatzera; Ángela Díaz Torresek Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasi ditu Salamancako Unibertsitatean eta ikasketa politikoetako espezializazioa egingo du Brujasko Europako Ikastetxean; Mª Valvanera Escobés Eirizek Arkitektura ikasi du Nafarroako Unibertsitatean eta Chicagoko Unibertsitatean egingo du espezializazioa; Esther Gaitán Fuertes, Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua, Londresera joango da, zinematografian espezializatzera; Jaime Gállego Pérez de Larrayak Medikuntza ikasi du Nafarroako Unibertsitatean eta neuro-onkologiako espezializazioa egingo du Parisen; Javier Gómez Prietok Ingurumen Ingeniaritza ikasi du Bogotako Unibertsitatean eta Nazioarteko Harremanak ikastera joango da Brujasko Europako Ikastetxera; eta Nora Lecumberri Adamson Ekialdeko eta Afrikako Ikasketetan espezializatuko da Erresuma Batuan.
Sanz presidentea Nafarroako Gobernuak beka emandako pertsonekin.
(
irudia handitu
)
Azkenik, Javier Loizu Maeztu, Nafarroako Unibertsitate Publikoan Ingeniaritza Agronomoa ikasitakoak, Melbournera joango da IngurumenI kasketak egitera; Javier Mas Beloqui, Nafarroako Unibertsitatean Industri Ingeniaritza eta Arkitektura Teknikoa ikasitakoa, Michigango Ross School of Business ikastetxean espezializatuko da; Mónica Pina Alzugaray, Kordobako Unibertsitatean Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua, Columbiako Unibertsitatera joango da ikastera; Mª Dolores Pomés Jiménezek Ikus-entzunezko Komunikazioen lizentziatura egin du Nafarroako Unibertsitatean eta Georgetowneko Unibertsitatean egingo du espezializazioa; Paula Rodríguez Otero, Nafarroako Unibertsitatean Medikuntza ikasitakoa, Parisera joango da hematologian eta hezur-muinaren transplantean espezializatzera; Lorea Sarobe Peña Kirol Zientziak ikasten ari da Erresuma Batuan eta Gloucestershireko Unibertsitatean espezializatuko da; eta María Setuáin Belzuneguik, Musikako goi mailako ikasketetan zeharkako txirulan espezializatuak, Musikologia egingo du Sorbonako Unibertsitatean.
Gehiago irakurri:
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.
- Dokumentazioa:
- Audioa
- Bideoa