(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kutz kontseilaria Nafarroako ospitaleko langile boluntarioak omentzeko ekitaldiaren buru izan da asteartea, 2009.eko ekainak 23

Talde horretan gaur egun 46 emakume eta 8 gizon daude, eta bakarrik dauden gaixoei laguntza eskaintzen diete


Boluntarioak omentzeko ekitaldia.

Kutz kontseilariak Nafarroako ospitaleko Boluntarioen Elkarteari plaka eman dio. ( irudia handitu )

María Kutz Peironcely Osasun kontseilaria Nafarroako ospitaleko langile boluntarioak omentzeko ekitaldiaren buru izan da gaur goizean, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan, taldearen sorreraren hamargarren urteurrena ospatzeko. Miguel Ezpeleta Nafarroako ospitaleko Boluntarioen Elkarteko presidentea ere ekitaldian egon da.

Gaur egun 46 emakumek eta 8 gizonek zerbitzu horiek eskaintzen dituzte ospitalean, hau da, batez ere, familiaren behar den besteko babesa ez duten pertsona gaixoei laguntza eskaintzen diete. Eginkizun hori gauzatzeko, boluntarioek hasierako prestakuntza pertsonalizatua egin behar dute, hileroko etengabeko prestakuntza eta urte osoan antolatzen diren jardunaldi zehatzak. Boluntarioen taldeak biltzarra du, aktiboan dauden kide guztiek osatua, eta bost pertsonako talde koordinatzaileak kudeatzen du.

Kutz kontseilariak boluntarioen taldearen lana goretsi du, haien “eskuzabaltasuna eta konpromisoa” nabarmendu ditu, baita bakarrik eta egoera zaurgarrian dauden pertsonei ematen dieten laguntza ere. Izan ere, kontseilariak azpimarratu duen moduan, “gauzak ondo ez daudenean beste pertsona batzuk hurbil sentitzea” oso garrantzitsua da. Bestalde, Ezpeletak azpimarratu du boluntarioak ez daudela mota honetako omenaldietara ohituta, nahiz eta atseginez hartu: “gure lana anonimoa eta neurritsua da”, adierazi du. 

Nafarroako ospitaleko boluntarioen taldea 1998an sortu zen, eta urte hauetan kideen kopurua egonkorra izan da, 50-60 pertsona inguru beti, batez besteko adina 55 urte izanda. Guztira 289 herritar, lanbide guztietakoak, aritu dira Nafarroako ospitaleko boluntario lanetan programa abian jarri zenetik. Pertsona horiek bakarrik dauden gaixoei laguntza eskaintzen diete, goizez eta arratsaldez, gutxienez bi ordu gaixo eta egun bakoitzeko. 

Boluntarioak omentzeko ekitaldia.

Kutz kontseilaria boluntarioekin omenaldi-ekitaldian. ( irudia handitu )

Batzuetan, boluntarioek ospitalez kanpoko aparteko zerbitzuak eskaintzen dituzte, hala nola pertsona gaixoei beste bizileku batzuetara, ospitaleetara, medikuaren hitzorduetara… laguntzea. Eta, gainera, dohaintzan emandako arropa ere banatzen laguntzen dute, Karitateko Alabekin koordinatuta, bitartekorik ez duten gaixoen artean. 

Boluntarioek batez beste 130 gaixo artatzen dituzte urtean. Programa abian jarri zenetik 21.152 ordu inbertitu dira guztira modu eskuzabalean.


Omenaldia jaso duten pertsonak


Hurrengo hauek osatzen dute gaur Tronu Aretoan omendutako pertsonen taldea: Mª Josefa Acaz Majo, Mª Teresa Aguinaga Alonso, Mª Luz Arizaga Illana, Mª Consolación Baos Echeverría, Mª Pilar Beunza Urtasun, Mª Cristina Cabezudo Barrera, Natividad Casado Aguas, Purificación Ciriza Ruiz, Mª José Corpas Sanz, Francisco Ecay Ardanaz, Luisa Echeverría Salanueva, Mª Asunción Elizalde Ochoa, Miguel Ezpeleta Senosiain, Mª Magdalena García Pérez, Milagros Garciandía Lacunza, Mª Pilar Goldáraz Ollacarizqueta, Dioni Goyena Tanco, Mª Jesús Gurucharri Goldáraz, Mª Ángeles Herce Martínez, Mª Jesús Ibarra Zulategui, Victoria Iriarte Salvador eta Margarita Itoiz Larrea.

Horrez gain, hurrengo hauek aitorpena jaso dute: Mª Pilar Iza Mendive, Ricarda Lizarraga Artola, Mª Jesús Mariñelarena Lozano, Mª Luisa Martínez Ayesa, Blanca Esther Olza Martínez, Manuel Osuna Martín, José Antonio Sagardoy Goñi, Mercedes Sánchez-Marco Sancho, Marisol Sanz Sabalza, Isabel Torres Jiménez, Mª Teresa Urío Astráin, Paquita Urquiola Cestau, Ana Ventura Fernández, Isabel Yerro Cruz, Mª Carmen Hermoso Jarauta eta Constantina Zugasti San Martín.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa