Ikusi egun honetako albiste gehiago
Aiegiko zeharbidea eraikitzeko lanetan 1,7 milioi euro inbertitu dira
ostirala, 2009.eko ekainak 19
Amelia Salanueva eta Laura Alba kontseilariak inaugurazio-ekitaldian egon dira
Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko kontseilariak eta Laura Alba Cuadrado Herri Lan kontseilariak Aiegiko zeharbidea inauguratu dute gaur. Zeharbidea egiteko 1,7 milioi euro inbertitu dira. Bi kontseilariek zeharbidean plaka bat erakutsi dute eta NA-1110 errepidean 1.004 metroko luzera duen bide berriaren zati bat zeharkatu dute. Lanak Aiegiko Udalak eta Montejurrako Mankomunitatek eskatu dituzte eta Toki Administrazio (872.451 euro) eta Herri Lan (577.185) Departamentuen finantzaketa izan dute.
Kontseilarien alboan José Artiz Segura Aiegiko alkatea eta udaletxeko beste kide batzuk egon dira, baita bi departamentuetako zuzendari nagusiak ere, Pedro Pegenaute Garde eta José Luis Echavarri Arraiza. Era berean, Fidel Muguerza eta Laureano Martínez Montejurrako Mankomunitateko presidentea eta gerentea eta lanak egin dituen Construcciones Fermín Osés eraikuntza-enpresako ordezkariak ekitaldian egon dira.
Proiektu horretan zeharbideko, eurien sareko eta ukitutako zerbitzuetako hornikuntza- eta saneamendu-sareak berritu dira, eta espaloietan eta galtzadan zoladura jarri da. Galtzadan bi lerro planteatu dira, noranzko bakoitzean bat, eta bakoitzak 3,25 metroko zabalera du. Era berean, bide-zorua berritu eta seinaleztapen horizontal eta bertikalari lotutako lanak egin dira.
Lan horretaz gain, Aiegin 2005 eta 2008an beste hobekuntza batzuk egin dira. Modu horretan, Toki Administrazioko azpiegitura-planaren diru-laguntzekin, lanak egin ziren 824.373 euroren truke. Kopuru horretatik, departamentuak 608.851 euro eman zituen. Batez ere zenbait kaleren zoladura berritu zen, hirigunean argiak aldatu ziren, hiriko altzarietan hobekuntzak egin ziren, haurrentzako parkea jarrita, eta kirol-instalazioetan aparkaleku publikoa eraiki zen. .