Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Horrez gain, euskararen ezagutzaren tratamendua bateratu da
Nafarroako Gobernuak, atzoko saioan, Foru Administrazioko lanpostuak betetzeko deialdietan euskararen ezagutza arautzen duen foru-dekretua onetsi zuen.
Arauak ez du Hezkuntza Departamentuko langileengan eragina izango, langile horiei araudi berezia aplikatzen zaie eta.
Horrez gain, foru-dekretuak euskararen ezagutzaren tratamendua bateratu du, Administrazioan eta organismo autonomoetan dauden baremo ugariak bertan behera uzteko, lanbidean sartzeko, mugitzeko, barne sustapeneko… prozedurak diren kontuan hartuta.
Foru-dekretu honek Nafarroako Euskararen Kontseiluaren eta Nafarroako Kontseiluaren aldeko irizpenak jaso ditu.