Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Ontziak moldatu eta arazteko instalazioak hobetu dituzte
Abartzuzako udal igerilekuen inaugurazioa. (1. argazkia)
(
irudia handitu
)
Toki Administrazioko kontseilari Amelia Salanueva Murguialdayk Abartzuzako igerilekuak inauguratu ditu gaur, ontziak eta ura arazteko instalazioak berritzeko egin dituzten obrak amaitu ondoren.
Salanueva departamentuko zuzendari nagusiarekin, Pedro Pegenaute Garderekin, joan da Abartzuzara. Ekitaldian egon dira, baita ere, Gobernuko ordezkaria, Elma Sáiz Delgado, eta Lizarra, Deierri, Gesalaz, Lezaun eta Jaitzeko Udaletako ordezkariak.
Udal igerilekuak moldatzeko diru-laguntza horiek 41 herrik jaso zituzten 2008an, horien artean Abartzuzak. Departamentuak guztira 5 milioi euro jarri zituen eta 8,3 milioiko inbertsioak egin ziren. 2007an 22 herrik jaso zituzten igerilekuak berritzeko laguntzak. Urte hartan 4,7 milioi euroko inbertsioa egin zen eta Gobernuak 2,6 milioi jarri zituen.
Abartzuzako udal igerilekuen inaugurazioa. (2. argazkia)
(
irudia handitu
)