(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

13 mahai sektorialetan bildutako 200 pertsonak baino gehiagok Modernaren apustuak Nafarroako errealitatera eramango dituzte osteguna, 2009.eko ekainak 4

Planaren zuzendaritza-batzordeak onetsitako ildo estrategikoen inguruan lan egingo dute: osasuna, ingurumena eta talentua


13 mahai sektorialetan bildutako 200 pertsonak baino gehiagok Modernaren apustuak Nafarroako errealitatera eramango dituzte. ( irudia handitu )

Álvaro Miranda Simavilla Bigarren presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak gaur goizean Nafarroako Eredu Ekonomikoaren (Moderna Plana) garapenaren inguruko berrikuntzak aurkeztu ditu. Horretarako, kontseilariaren ondoan Cernin Martínez Yoldi aipatu departamentuko Politika eta Sustapen Ekonomikoaren zuzendari nagusia eta Belén Goñi Nafarroako Berrikuntza Agentziako (ANAIN) zuzendari nagusia egon dira.

Informazio-ekitaldian Miranda kontseilariak azaldu duenez, Moderna Planaren gaur egungo fasean ekintza-plana diseinatzen ari dira, hau da, aurreko faseetan aurreratutako apustu estrategikoak praktikan nola jarri ikusten ari dira. Modu horretan, ekainetik irailera arte, 200 eragile baino gehiago 13 mahai sektorialetan bilduko dira, osasun, ingurumen eta talentu arloen inguruan. Ardatz horiek, produktibitatean oinarritutako ereduarekin batera, Foru Komunitateko etorkizuneko eredu ekonomikoaren garapen-ildoa dira.

Mahai honetan enpresa hauek egongo dira: Panasa-Grupo Bértiz, Proyectos Foodtech SL, UCAN, UVE (SA), Clave Mayor, Bajamar, Conservas “El Navarrico”, Hacienda Queiles, Restaurante Rodero, Bodegas Guelbenzu, Olus Tecnología, El Caserío SA, Vega Mayor, CNTA, General Mills San Adrián, Tutti Pasta, Cinfa, Grupo AN S. COOP, Goikoa, IAN, ANAIN eta Ultracongelados Virto. 

Hau izango da mahai sektorial hauen mekanika: gutxienez bi saio deituko dira bakoitzetik, eta kideek, sektore bakoitzeko adituek, ekintza-plana egingo dute epe labur, ertain eta luzerako helburu eta jardunekin. Horretarako, nazioan eta munduko beste herrialde batzuetan arlo horretan nola lan egiten ari diren aztertuko dute.

Ekainean, nekazaritzako elikagaien mahaiaz gain, giza baliabideak eta talentua, eraikuntza iraunkorra, Administrazio Publikoa, osasun-zerbitzuak, biomedikuntza, energia berriztagarriak, I+G+B eta jarduera ekintzailea, eta ibilgailu elektrikoa mahai sektorialak bilduko dira. Bestalde, irailean gazteak, mekatronika, nazioartera zabaltzea eta lankidetza-esparrua bilduko dira (deitutako gainerako mahaien ekarpenekin elikatzen dira).

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa